Diario Vasco

Euskal idazleak, Miamin eta Guadalajaran

Miren Agur Meabe, artxiboko argazkian.
Miren Agur Meabe, artxiboko argazkian. / DV
  • Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Miami Book Fair azokan izan da Miren Agur Meabe, eta Iban Zalduak Fil Guadalajaran hartuko du parte datorren astean

Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, Miren Agur Meabe idazlea Miami Book Fair azokan izan da, eta Iban Zalduak Fil Guadalajaran hartuko du parte. Etxeparek ohar baten bidez gogoratzen duenez, «euskal kultura munduratzeko eta sare berriak ehuntzeko» hartzen du urtero parte nazioarteko azoka profesionaletan. Udazken honetan, puntako bi azoka horieitara eramango dute euskal literatura bi idazlek.

Azaroaren 13an ireki zituen ateak Miami Dade Collegek antolatutako Miami Book Fair literatura azoka garrantzitsuak eta azaroaren 20ra bitartean eragile ezberdinentzako ezinbesteko topagune bilakatu da. Urtero legez, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz euskal literatura ere izan da bertan, eta Miren Agur Meabe idazleak azokako hainbat ekimenetan hartu du parte.

Bestalde, Iban Zaldua idazlea Mexikon izango da azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean Etxepare Institutuaren babesaz Latinoamerikako azoka eta literatura jaialdi garrantzitsuenean parte hartzen: FIL Guadalajara. Gainera, urtero bezala, Euskadiko Editoreen Elkarteko standean ariko da Institutua behin berriro.

Igandean, hilaren 27an, 'Biodiscografias' lana aurkeztuko du Zalduak 'Los lectores presentan 'azokak antolatzen duen ekimen sortaren barruan. Biharamunean, aldiz, Galas del Placer de la Lectura solasaldian izango da Zaldua, Manuel Rivas, Patricio Pron eta Alejandro Zambrarekin batera, Benito Taibok aurkeztuta. Ecos de la Fil sail ezagunean ere hartuko du parte euskal idazleak, eta abenduaren 1ean Mexiko DFra joango da UNAM unibertsitateko ikasleekin antolatutako topaketan pate hartzera. Azkenik, arratsalde horretan bertan, 'La melodía de las palabras de la música' hitzaldia eskainiko du.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate