Borrar
Zinemaldia 2001etik ospatzen da
Zinemaldi arkeologikoa Oiasso Museoan

Zinemaldi arkeologikoa Oiasso Museoan

Azaroaren 19tik 26 arte izango da, Donostian eta Irunen

El Diario Vasco

Domingo, 20 de noviembre 2016, 10:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiasso Museoak Bidasoako XVI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa prestatu du. Azaroaren 19tik 26 arte izango da, Donostiako Aquarium-en, Irungo Amaia Kultur Zentroan eta Carlos Blanco Aguinaba Liburutegian.

"Zinema dokumental arkeologikoak informazioak zehatza izan beharrari erantzuten dio, baina, aldi berean, euskarri erakargarriak eta irudi errealetan oinarritutako diskurtsoak eskaintzen ditu, iraganeko egoeretara erraz asko garamatzatenak. Zientziaren dibulgazio paregabe horrek, gainera, baditu beste balio erantsi batzuk, Bidasoako Nazioarteko XVI. Zinemaldi Arkeologikoan ikusiko dugunez: denborazko koordenatuez gain, koordenatu geografikoak ematen dizkigu, leku urrun eta exotikoetara bidaiatzeko", azaltzen dute antolatzaileek.

Zinemaldia 2001etik ospatzen da, 2004ean lehiaketa bihurtu zelarik. Hortik aurrera hiru sari ditu: Jaialdiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia eta Zientzi dibulgazioaren ARKEOLAN Saria. 2006ean Fedarcinen sartu zen, Arkeologia eta Ondasun Zinemaldien federazio europarrean. Programa guztia ikusteko egin klik hemen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios