Diario Vasco

Pirritx eta Porrotxen disko-liburu bikoitza

Pirritx eta Porrotxen disko-liburu bikoitza
  • Datorren udaberrian abiatuko den Korrika da oinarria

Katxiporreta Kooperatibak lan berria aurkeztu du. Manolo Urbieta eta Xabier Zabala izan dira disko bikoitz honen musikaren sortzaileak.

Disko-liburu bikoitza osatu dute pailazoek: CD batek 'TIipi-tapa, korrika!' du izenburua. Datorren udaberrian abiatuko den Korrika da diskoaren oinarria. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Euskal Herria zeharkatuko dute Korrikaren lekukoarekin.

Bestalde, Manolo Urbietaren hainbat abesti, zaharrak eta berriak, moldatu eta grabatu dituzte pailazoek 'Haizearen herrira' diskoan. Manolo eredu izan dute pailazoek hasiera hasieratik. Duela 25 urte argitaratu zuten lehen diskoan Manoloren doinuak kantatu zituzten jada. Oraingoan, argitaratu gabeko abesti batzuk ere plazaratu dira, Xabier Zabalak egokituak. Aitona-amonak eta haurrak elkarrekin harremanean jartzen dituzten kantuak dira oraingoan Katxiporretaren eskutik eskuragarri daudenak.

Diseinuan Mendi pintore zarauztarrak hartu du parte eta koruetan Zarauzko hainbat umek eta gaztek. Musikariak Xabier Zabala (Konposizioak, moldaerak, programaketa, teklatuak, akordeoia eta txirulak), Igor Telletxea (bateria), Jorge Pacheco (perkusioa), Luis Vega (baxua), Ruben Caballero (gitarra), Luis Mari Moreno “Pirata” (haize-instrumentuak), Joseba Tapia (trikitia), Xabier Leturia (panderoa) eta Kaabestri (hari-laukotea) izan dira.

Kantariak eta letra egileak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Goierriko musika eskolako Zaldibiako eta Ordiziako haurrak, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako haurrak, Zarautz eta Zarautz-txiki abesbatzak eta Demode Quartet. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Jon Maia, Onintza Enbeita, Ane Labaka, Amets Arzallus, Bernardo Atxaga, Jabier Muguruza, Andoni Egaña eta Xabier Saldiasek ere hartu dute parte.

Herriz herri ibiliko dira pailazoak ondorengo data eta lekuetan, beraz:

Azaroak 30 Iruñan (Baluarte), abenduak 4 Donibane-Loitzun (Tenis gela), abenduak 6 Gazteizen (Buesa Arena), abenduak 29 Bilbon (Euskalduna) eta urtarrilak 3 Donostian (Kursaal).

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate