Diario Vasco

Euskadi Literatura Sariak banatuko dira

Uxue Alberdi idazlea eta Maite Gurrutxaga ilustratzailea, 'Besarkada' aurkezten
Uxue Alberdi idazlea eta Maite Gurrutxaga ilustratzailea, 'Besarkada' aurkezten
  • San Telmo museoan izango da ekitaldia

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatuko ditu ostegun honetan, azaroaren 17an, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako jarduneko sailburuarekin batera. Donostiako San Telmo museoan arratsaldeko 18:45ean hasiko da ekitaldia.

Luis Gardek euskarazko literaturako Euskadi Saria jasoko du, 'Ehiztariaren isilaldia' lanagatik, eta Gabriela Ybarra gaztelaniazkoan, 'El colmensan' obrari esker. Haur eta gazte literaturako saria Uxue Alberdik jasoko du, "Besarkada" lanagatik.

Euskarazko itzulpen saria Xabier Olarrak jasoko du, James Joyceren "Ulises" lanaren itzulpenagatik, eta lan literarioaren ilustrazioarena, Mikel Casalek, "Así es la dictadura" lanari esker. Euskarazko entseguko saria Mitxelko Urangak eramango du, "Tartaroa. Mina, boterea eta egia" lanagatik, eta gaztelaniazko entseguarena, Fernando Mikelarenak, "Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936" obragatik.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate