Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Azal onenari saria eman diote Hiruka Astekariari
Tokikom Sariak banatu dituzte Arrasaten

Tokikom Sariak banatu dituzte Arrasaten

"Bi ezusteko handi izan ditugu: aurkeztutako lanen kopurua eta kalitatea" dio epaimahaiak

PPLL

Lunes, 14 de noviembre 2016, 12:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Guztira 104 lan aurkeztu dira sariketara. EHUko irakasle Alazne Aiestaranek, HUHEZIko Goio Aranak eta ikus-entzunezkoetan aditua den Gaizka Arangurenek hartu dute lan guztiak aztertu eta onenak aukeratzeko ardura. Epaimahaiko idazkari lanak egin dituen Joxe Rojasek azaldu duenez bi ezusteko handi izan ditugu: aurkeztutako lanen kopurua, eta lan horien artean ikusi dugun maila altua, eta ideia fresko eta berritzaileen kopurua.

Zailtasunak zailtasun, epaimahaiak bere aukeraketa egin du:

Azal onenaren saria Hiruka Astekariak (Uribe-Kosta, Bizkaia) irabazi du, portadarako propio egindako argazkiak kalitate tekniko eta estetiko ukaezinak zituelako. Edukirik onenari saria Noaua Astekariak (Usurbil, Gipuzkoa), ikus-entzunezkorik onenarena Goiena Telebistak (Debagoiena, Gipuzkoa) eta aipamen bereziari saria Baleike.eus agerkari digitalak (Zumaia, Gipuzkoa), traineru denboraldiak iraun bitartean Felix Aizpurua arraunzaleak 12 bideo laburrez osatutako sorta egiteagatik, kirol hau hobeto ezagutu eta ulertzeko azalpenekin.

Saritutako lan guztiak, epaimahaiaren erabaki osoa eta sari banaketako argazkiak, sariketaren webgunean aurki litezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios