Diario Vasco

Euskaltzaindiaren Hiztegiak ia 100.000 bistaratze izan zituen urrian

Euskaltzaindiaren Hiztegiak ia 100.000 bistaratze izan zituen urrian
  • Gehien bisitatutakoa Euskaltzaindiaren Hiztegi berria izan da

Euskaltzaindiaren Hiztegi berriak ia 100.000 bistaratze izan zituen joan den urrian, Akademiaren webguneko edukirik bisitatuena izanik. Euskaltzaindiak lehenengoko aldiz jarri du sarean Hiztegia, eta edonork kontsulta dezake.

Euskararen Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, www.euskaltzaindia.eus webguneko orriek 322.854 bistaratze izan zituzten guztira hilabate berean.

Esan bezala, gehien bisitatutako edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegi berria (99.268) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (80.280 bistaratze) izan ziren. Guztira, joan den urrian webguneari eginiko bisitak 83.158 izan ziren.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate