Diario Vasco

Ura da Zinegin Festibaleko aurtengo gaia

Ura da Zinegin Festibaleko aurtengo gaia
  • Hazparneko jaialdiak herrian dinamika kulturala sustatzea du helburu

Euskal Herriko filmak zein dokumentalak aurkezteko festibala da Zinegin, Lapurdiko Hazparne herrian eskainia. Ura da aurtengo gaia. Azaroaren 17tik 20ra bitartean garatuko da jaialdia.

2012an Eihartzea Kultur Etxeak eta Ttattola gaztetxeak sortu zuten Zinegin festibala, elkarlanean. Geroztik, euskarazko filmen hedatzea eta euskal kulturak bizitzeko behar duen gunea babesten dihardute. Aurten ere Hazparneko Haritz Barne zinema gelan fikzio labur edo luzeak ikusi ahalko dira: komedia, abentura, dokumentalak eta zinema esperimentala.

Festibalak, gainera, zine-kontzertu, bideo-poteo edo zine-quizz bidez herrian dinamika kulturala sustatuko du. Ostiral gauean, 18an, KliKlap-Zinequizz gaualdia antolatu da Ttattola gaztetxean. Kabareteko giroan, KliKlap film laburren proiekzioak egingo dira. Filmen gaia ura izango da eta lehiaketa bidez aurkeztutako batzuk sarituko dituzte

Larunbatean, 19an, goizean, 'Olentzero eta Amilaren sekretua!' marrazki bizidun filmak eskainiko dira. Goiz berean, Patxo Telleriak berak gidoia lantzeko ikastaldia emanen du Eihartzea Kultur Etxean.

Larunbat gauean, Audience taldeak 'Jai alai blues' dokumentalaren soinu-banda joko du zuzenean. Filmak zesta-puntaren historia jasotzen du.

Festibalak hilaren 20an, igandean, itxiko ditu ateak, film andana eskaini ondoren: Mara Mara, Bypass, Argi, Ez addioik!, Bide berriak Aiherra-Antzuola: mugak zubi. Euskal balezaleen triskantza, Irrintziaren oihartzunak. Amerikanuak, Debekatuta dago oroitzea, Gaur irekiko ditu ateak, Jotamentala, Dragoi ehiztaria, Olentzero eta Amilaren sekretua, besteak beste.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate