Diario Vasco

Noaua!ren Kulturaldia amaitzear da

Noaua!ren Kulturaldia amaitzear da
/ Noaua!
  • Azaroaren 13ra arte osoatuko da, Usurbilgo Sutegian

Berezia da aurtengoan Noaua! Kultur Elkarteak antolatu duen Kulturaldia. 20. urteurrena dute eta ospatzeko, erakusketa antolatu dute Usurbilen kokatuta dagoen Sutegian.

20 urteotan, hamaika gertakari eta istorio bizi izan ditu herri honek eta horren lekuko zuzena izan da Noaua!. Bi hamarkada hauetako hainbat bizipen oroitzeko aukera izango da Sutegiko aretoan. Bideo proiekzio eta ekitaldiak izango dira Kulturaldian.

Gaur eta bihar, azaroaren 10 eta 11n, 18:00etatik 20:00etara izango da bertaratzeko aukera. Asteburuan, azaroaren 12an eta 13an, 12:00etatik 14:00etara. Xabi Solanok hitzaldia eskainiko du, Uxue Alberdi eta Jexux Mari Irazuinek bertso bazkari eta afariak eta Ruper Ordorikaren kontzertua ere izango da.

Sarrerak aurrez eskura daitezke Lizardin, Bordatxon, Artzabalen eta NOAUA!n.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate