Diario Vasco

Filmazpit katalogora gehitu dira 'Fatima' eta 'Udako amodio bat'

'Udako amodio bat' filmeko pasartea
'Udako amodio bat' filmeko pasartea
  • Film guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira

Filmazpit euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, Donostia Kulturak kudeatzen duena Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin. Hain zuzen, Euskadiko hainbat zinemalditan nahiz hauetatik kanpo jorratzen duten gaiagatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu Filmazpit programak, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko.

Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du proiekzio ez komertzialak antolatu ditzaten. Erakundeek, udaletxeek, kultur eragileek edota irakaskuntza zentroek programatu ditzakete saioak. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira. Katalogora gehitu diren azken filmak 'Udako amodio bat' (La Belle saison, 2015) eta 'Fatima' filma izan dira.

'Udako amodio bat' filmean bi emakume gazteren arteko amodio-istorio kontatzen du Catherine Corsini zinemagileak, 1970eko Frantziar landazabalaren eta Parisko kaleen artean kokatuz istorioa. Filmaren fokua bere homosexualitatearekin borrokan ari den hogei urteko neska gazte baserritar batengan jartzen du zuzendariak. Delphine gaztearen guraso tradizionalek alaba herriko mutil batekin ezkontzea espero dute, baina Delphinek patuari uko egin eta Parisera alde egiten du. Hirian Carole, talde feminista bat zuzentzen duen neska ezagutuko du eta laster, amodioa sortuko da bien artean.

Bestalde, Philippe Faucon zuzendariak etorkin aljeriar ama baten eta bere bi alaben istorio goxo baina aldi berean sakona jorratzen du Fatima (2015) filmean. Aurreneko eszenatik hasita, zenbait alditan pasiboa baina beste zenbaitetan oldarkorra den etsai-giroan, Fatimak egunero jasan beharreko umiliazioak erakusten dizkigu filmak.

Programaren informazio osoa, filmen katalogoa eta kontaktua hemen.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate