Diario Vasco

Bide Ertzeanek badu bere biografia

Bide Ertzeanek badu bere biografia
  • Orain dela 18 urte sortutako talde honen ibilbidea kontatu du Jon Eskisabel kazetariak

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Hemezortzi urte bete ditu Bide Ertzean musika-taldeak. Zenbaki sinbolikoa da, heldutasuna adierazten duena, eta, ospakizun moduan-edo, produktu bikoitza plazaratu du Gaztelupeko Hotsak etxeak: Jon Eskisabel kazetariak taldeari buruz idatzitako liburua (‘Zutaz kantatzeko’) eta taldearen hamalau abesti dakartzan CDa, ‘Bitxikerien bilduma’ izenekoa. Bi produktuak batera daude salgai, disko-liburu gisa.

Jon Eskisabel kazetaria (Lasarte-Oria, 1969) musikan aditua da eta ‘Badok’ ataria gobernatu izan du. Aspaldi, Itoiz taldeari buruzko liburua plazaratu zuen: ‘Hari xingle bat’.

Jakina denez, taldearen sortzaileak Joni eta Imanol Ubeda anaiak eta Karlos Aranzegi izan ziren. Aspalditik, hiru lagunoz gain, Joserra Senperena ari da. Fran Iturbek ere jardun zuen, baina laga zion.

Honela azaldu du Eskisabelek liburuaren sorrera: «Ubedatarrekin topo egin nahi izan ezkero, Tolosako Mescal tabernatik pasatzea komeni da. Udako gau batean elkarrekin egon ginen. Komentatu zidaten gauza alternatibo batzuk biltzeko asmoa zutela, bazterrean gelditutako kantu batzuk eta. Baita ere, horrekin batera nahi zutela liburu bat ateratzea. Halaxe, proposamena egin zidaten nik idatzi nezan. Proposamen irekia zen, izan zitekeen saiakera, izan zitekeen biografia. Elkar ezagutzen genuen Deabruak Teilatuetan-eko garaietatik. Horregatik aukeratuko ninduten».

Azkenean biografia tankerako lana egin du kazetariak. Hainbat elkarrizketa egin die taldekideei eta, liburuaren bukaeran, zenbait idazlek talde honi buruz idatzitako zutabean bildu ditu, hala nola Jon Benitok, Itxaro Bordak eta Castillo Suarezek idaztitakoak. Gainera, Igor Estankonak testu bat idatzi du propio argitalpen honetarako.

Eskisabelen ustez, «talde bakana» da eta «pop-aren estereotipo batekin hautsi duena». «Ematen zuen pop-a eta poesia ezin zirela ezkondu, edota pop-ak ezin zuela memoria historikoari buruz kantatu».

«Ekarpen ideologiko batzuk» egin omen ditu Bide Ertzeanek, hala nola «enpatia, afektibitate, zalantza eta hauskortasunaren aldeko jarrera».

Eskisabelen iritziz, diskorik esanguratsuenak hauek dira: ‘Zure minari’ (Jose Luis Otamendiren olerkiez osatutakoa), ‘Non dira’ (memoria historikoaz) eta ‘Don Inorrez’, azkeneko hau musika aldetik «pop disko konpletoena’ Eskisabelen aburuz.

Bestalde, ‘Bitxikerien bilduma’ diskoak hamalau kantu dakartza.Badira tartean irratiko zuzeneko pare bat, maketa bat, remix bat eta noizbait diskoratutako abesti batzuen bertsio berriak. «Hau ez da disko bat gehiago. Aparte, bazterrean geratutako kantu batzuk dira. Ez da gure bidearen erakusgarri; liburua, berriz, bai», esan dute taldekideek.

2017arekin batera etenaldi mugagabea egingo du taldeak, baina lau emanaldi egingo dituzte aurretik, abenduan. Durangoko Plateruenan abenduaren 6an egongo dira, 15ean Bilboko Kafe Antzokian, 18an Donostiako Antzoki Zaharrean eta 29an Iruñeko Iturrama auzoko Civivoxean.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate