Diario Vasco

Donostiako Orfeoiak eta Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalak kontzertua emango dute

  • Abenduaren 19an izango da eta errematea emango dio Kultur Hiriburutzari

Donostiako Orfeoiak eta Okzitaniako Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalak errematea emango diote Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren Urteari, Johannes Brahms konpositorearen "Requiem aleman bat" interpretatuz. Abenduaren 19an izango da.

Donostia 2016k prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ibilbide bikaineko orkestra okzitaniarra ospe handia ari da hartzen nazioartean Tugan Sokhiev maisuaren musika zuzendaritzapean, eta 1973tik "elkarlan gogoangarri eta arrakastatsuan" ari da Donostiako Orfeoiarekin.

Oraingoan, berriro jardungo dute elkarrekin eta errepertorio sinfoniko koraleko erlijio lan esanguratsuenetako bat eskainiko dute, abesbatzaren errepertorioan 1913tik gaur arte egon dena: Brahmsen "Requien aleman bat". Jainkoari eginiko aipamen urrien ondorioz, 'requiem ateoa' ere deitu izan zaio, Brahmsen helburua ez baitzen izan kutsu liturgikoko requiem bat konposatzea.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate