Diario Vasco

Hesian taldearen disko berriaren lehen bideoklipa

vídeo

/ BAGA BIGA/YOUTUBE

  • Abenduan aterako den laneko 'Hemen naiz' abestiari dagokio 5197861649001

Hesian taldeak 10 urte beteko ditu aurten eta bederatzi abestiko diskoa prestatu dute nafarrek. Izenbururik gabeko zazpi abesti berri gehi 'Behar zaitut' eta 'Ezin ahaztu' abestien bertsioak hainbat kantariren laguntzarekin batera. Taldearen 10. urteurrena aitzakiatzat hartuz, disko berezia sortzea da asmoa. Hesian taldeak ez du bere betiko esentzia galdu, estilo desberdinak nahasi dituzte eta hitzen indarra azpimarragarria da duten garrantzia kontuan hartuta.

Abenduan irtengo den disko berriaren lehen bideoa prest dute jada , 'Hemen naiz', abestiarena hain zuzen. «Nolako harremana nahiko den deskribatzen du. Harreman osasuntsua, beharrik eta ‘mobidarik’ gabekoa. Metaforak ere baditu, baina zuzenagoa edota argiagoa da. Musikalki oso Hesian da, abesti erraza, sinplea... Hitzekin ere horrelako zerbait dio: harreman osasuntsua nahi dut, arazo gabea», diote Baga Bigatik, taldearen disketxetik.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate