Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ekimena aurkeztu zuten eguneko argazkia.
Komikiarekin gozatu eta esperimentatzeko parada

Komikiarekin gozatu eta esperimentatzeko parada

Izen handiko artisten hartuko dute parte Donostiako hainbat kulturgunetak hilaren 29tik azaroaren 12ra burutuko diren ekimenatan

El Diario Vasco

Sábado, 29 de octubre 2016, 09:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetan, urriak 29, abiatuko da Komikilabea', azaroaren 12ra arte Donostiako hainbat kulturgunetan komikiarekin gozatzeko eta esperimentatzeko parada eskainiko duen ekimena.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu duen egitasmoan sona handiko artistek hartuko dute parte, hala nola, Nina Bunjevac kanadiarrak, Antonio Altarriba eta Kim-ek, Susanna Martinek edota Javier de Isusik.

Oro har, komikiaren mundua ikuspegi ezberdinetatik jorratuko da. Batetik, komikiaren ikuspegi artistikotik, sorkuntzatik, eta edozertaz aritzeko aukera ematen duen lengoaiatik bestetik. Bi lan-lerro nagusi landuko ditu egitarauak. Bata fikzioari lotua da, fantasiazko generotik gertuago dagoena, eta bestea fikzio ezarekin lotua. Azken honek pentsamendu kritiko eta erreflexiboa ditu oinarri eta beste formatu batzuekin dago erlazionatuta: entsegua, kazetaritza edota dibulgazioarekin, esaterako.

Komikilabeak hiriko hainbat eragileren laguntza izan du jardunaldiak egiteko, horien artean Donostia Kultura, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Kutxa Kultur, Kunsthal edo Kaxilda liburudenda.

Erakusketak, zinea eta musika

Erakusketak egitarauaren osagai garrantzitsu izango dira. Komikiguneak, adibidez, azaroaren 5etik Aurrera Nina Bunjevac ilustratzaile kanadiarraren erakusketa hartuko du, bere azken lanean oinarrituta: 'Patria' (Fatherland, 2015). Bestalde, Kaxilda liburudendak De Isusiren 'Asylum' (2015) lanean oinarritutako erakusketa hartuko du.

Gainera, programak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin bat egingo du. Horrela, larunbat honetan 'Euskadi fantastikoa' erakusketaren hamabigarren edizioa izango da; oraingoan Julen Ribas marrazkilari arrasatearraren lana izango du oinarri. FNAC eta Okendo Kultur Etxeak ere erakusketa bana jasoko dituzte; lehenbizikoak Fernando Mircala autore madrildarrak Edgar Allan Poeren irudia omentzeko lana izango du oinarri eta Okendo Kultur Etxeak , aldiz, Star Trek zientzia-fikzio saga mitikoaren 50. urteurrena omentzeko hainbat artisten (marrazkilariak, ilustratzaileak, diseinatzaileak, efektu berezietako espezialistak...) erakusketa kolektiboa hartuko du.

Erakusketaz gain, urriaren 2an mundo osotik iritsitako animaziozko hainbat lanen proiekzioak hartuko ditu Antzoki Zaharrak. Tabakalerak ere zine garaikideko bi film eskainiko ditu: Min Liuren 'Bloody Dairy' (2015, Taiwan/AEB) eta Sangho Yeon ezagunaren 'Seoul Station' (2016, Hego Korea) lana.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios