Diario Vasco

Zakur existentzialista baten gogoetak

Harkaitz Cano, Antton Olariaga eta Jexuxmai Lopetegi.
Harkaitz Cano, Antton Olariaga eta Jexuxmai Lopetegi. / UNANUE
  • Antton Olariagaren marrazkiak, Harkaitz Canoren testuak eta Jexusmai Lopetegiren doinuak dakartza 'Itzal zaunka'-k

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Antton Olariagaren ohiko lana izan da idazleen testuak hartu eta haiei ilustrazioak eranstea, batzuetan testuari estu lotuta, besteetan librexeago, ihesalditxoak eginez. Adibidez, Mariasun Landaren ‘Galtzerdi suizida’ ipuinarentzat lan egin zuzenean, orain dela hamabost urte, aske jokatzea erabaki zuen, eta «galtzerdiaren ikuspegitik» egin zituen marrazkiak, galtzerdia bera agertzen ez zelarik. Eta Olariagak bazuen aspaldiko guraria: berak ilustrazio batzuk egin eta haiek idazleren bati eman, oinarri horrekin testua eraiki zezan. Azkenean, 2015eko otsailean, Donostiako Ibaetako ‘Aratz’ tabernan elkartu ziren Antton Olariaga marrazkilaria, Harkaitz Cano idazlea, Elkar argitaletxeko Mitxel Murua... eta zakurrek lau hanka dituzten bezala, laugarren zango bat ere azaldu zen lehen bilera hartara: Jexuxmai Lopetegi musikari eta kantari beteranoa.

Ahalegin hartatik ‘Itzal zaunka’ izeneko ipuin grafikoa sortu da, berekin CD bat duena, barruan hamaika abesti daudelarik, denak Lopetegiren doinua dutenak, eta Canoren letra. Elkar etxeak eman du argitara eta Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedraren diru-laguntza izan du.

Zakur baten hausnarketak dira istorioaren funtsa. Zakur gogoetatsu eta existentzialista da, asko irakurritakoa gainera. Beronen ikuspegitik dago eraikia produktu osoa, bai marrazkiak, bai testua, bai kantak. Hauxe da hasierako orrialdean irakurtzen dena: «Zauri batzuk nekeak ixten omen ditu. Baina nekeari itxoiteaz ere nekatzen zara. Ni bai, behintzat». Eta lehenengo marrazkian zakur baten itzala ageri da, porlanezko zutabe handi batzuen gainean eraikitako errepide zati batetik gertu, begien aurrean eremu zikin bat duela, tartean-tartean belar ziztrin batzuk.

Zakurra agertzen denean, haren itzala baino ez da ageri, salbuespen bakar batekin: halako batean, denda bateko erakusleihoaren aurrean gelditzen da zakurra begira, eta kristalak haren aurpegia islatzen digu.

Zakur asko eta txakur txiki bat

«Desafio polita». Honelaxe definitu du proiektua Antton Olariagak. «Lapitzez egingo dut lana, pentsatu nuen. Eta istorioa ilunabar batean garatuko da, hori espazio-denbora unitate polita baia. Zakurrek ez dute kolorerik bereizten, esaten dutenez, baina, marrazkiei tentsioa emateko, kolore pixka bat sartu nuen gero. Zakurraren kamera subjektiboa, hori da albumeko ikuspegia», adierazi du marrazkilariak. Olariaga pozik dago albumari eman dion diseinuarekin ere. Haren iritziz, «orain egin dugun lana nahi adina zabal daiteke. Produktu honek askoz gehiago eman dezake».

Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak gogo handiz ekin zion lanari eta hiru hilabetean hamar kana zituen konposatuak. Nahi zuen lagun askoren kolaborazioak jaso eta azkenean hemezortzi musikari eta abeslari jardun dira diskoan. Azpimarratzekoak dira Petti (ahotsa), Sky Beats taldeko Lidia Insausti –«Donostiako Aretha Franklin», Lopetegiren hitzetan– eta Jose Alberto Batiz (gitarra).

Abestietako letra guztiak, esan bezala, Harkaitz Canorenak dira. Beti ‘zakur’ hitza erabili du, kanta batean izan ezik. Hark, berriz, ‘Txakur txiki’ du izenburu, diruaz eta banketxeez dihardu, eta besteen tonutik gehien urrutiratzen dena da, ukitu funkyak tarteko.

«Lagun minak egin gara. Kolektibo moduan lan egin dugun sentsazioa daukat. Eta Anttonen umorea konstante bat izan da», esan du Lopetegik.

Harkaitz Canok, berriz, gogorarazi du Anttonen lamina batzuk» izan zirela abiapuntua. «Irudi horien ordena, nire esku utzi zuen. Gero tranpa egin genuen. Elkarren artean hitz eginda, beste irudi batzuk ere egin zituen Anttonek. Testua irekia da, hari solte asko dituena, eta hari haiei jarraitzeko moduetako bat diskoko kantuak izan daitezke. Baina kantu horiekin ere ez da ixten istorioa. Ikus-entzunezkoen bidez istorio honek hedadura izatea nahi genuke. Bideoklipa ere ez da ohikoa, autore-bideoklipa da».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate