Diario Vasco

Zazpigarren bakarkakoa plazaratu du Murugarrenek

Txuma Murugarren.
Txuma Murugarren. / GAZTELUPEKO HOTSAK/YOUTUBE
  • Aurrekoa kaleratu eta sei urtera, 'Zerbait ari da gertatzen, hor' ekarri du musikari errenteriarrak, ohiko banda lagun duela

Bere kabuz eta bere martxan jarraitzen du bidea egiten Txuma Murugarren musikari errenteriarrak. Bide horretan zazpigarrena duen diskoa ekarri du, aurrekoa argitaratu eta sei urtera. 2010ekoa 'B aldeko kantuak' izan zen, eta Gaztelupeko Hotsak-en diskoetxearen eskutik ekarri duen zazpigarrena, berriz, 'Zerbait ari da gertatzen, hor' da eta, neurri batean, B aldeari erreparatzen dio berriro ere.

Zerbait gertatzen ari denaren susmoak eragindako bederatzi abesti bildu ditu disko rockari eta bere marka nagusitzat jo daitezkeen ahots urratuari eta esateko modu guztiz pertsonalari eutsiz. Ohiko bandari ere eutsi dio, eta diskoa Natxo Beltran (bateria), Ekaitz Hernandez (baxua), Mikel Ramirez (gitarra) eta Rafa Acevesekin (teklatuak) grabatu du.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate