Diario Vasco

Euskadiko eta Galiziako poetak elkarrekin

Manuel Rivas, Galizia ordezkatuko duten poetetako bat.
Manuel Rivas, Galizia ordezkatuko duten poetetako bat. / J.R. LADRA
  • 'Poeta ibiltariak' egitasmoak geraleku berria izango du asteazken honetan Donostiako Tabakaleran

'Poeta ibiltariak' egitasmoak geraleku berria izango du asteazkenean, urriaren 26an, eta euskal eta galiziar olerkigintzak bat egingo dute Donostian. Etxepare Euskal Institutuaren eta Consello da Cultura Gallega erakundearen ekimenez, eta Kutxa Kultur ekimenaren babesaz, euskal eta galiziar poetek errezitaldia eskainiko dute.

Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Felipe Juaristik ordezkatuko dute euskal olerkigintza, eta Galiziatik, aldiz, Gonzalo Hermo, Manuel Rivas eta Dolores Tembrás izango dira Donostian. Bueltako bidaia izango dute poetek, joan dden ekainean Santiago de Compostelan egin baitzen bi lurraldeen arteko lehen topaketa.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, errezitaldia Poeta Ibiltariak egitasmoaren baitan dago; iazko udaberrian abiarazi zen programa, Kataluniako eta Euskal Herriko poeten topaketekin. Oraingoan galiziarren eta euskaldunen txanda izango da, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Tabakalera eraikineko Kutxa Kultur Kluba aretoan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate