Diario Vasco

Villonen testamentua eta Caldersen Mexikoko narrazioak

Pere Calders idazle katalana.
Pere Calders idazle katalana. / DV
  • Beste bi lan ekarri ditu Literatura Unibertsala bildumak, XV. mendeko François Villonen 'Testamentua' eta orain dela 22 urte hildako Pere Calders katalanaren 'Hemen du atseden Nevaresek'

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Izan daiteke klasikoa eta unibertsala aspaldikoa izan gabe. Hori da, esate baterako, Pere Calders (1912-1994) idazle katalanaren kasua. Aspaldiko klasikoa da, berriz, François Villon frantziarra, XV. mendekoa, literaturaren historialari eta kritikari gehienen ustez Frantziako lehen poeta modernoa. Bien lanak daude honezkero literatura unibertsalaren liburutegi zabalean, eta izen bereko sailera ekarri berri dituzte, euskaraz, une honetan egitasmoa elkarrekin kudeatzen duten Erein eta Igela etxeek. Villonen 'Testamentua' Matías Múgicak euskaratu du, eta Caldersen 'Hemen du atseden Nevaresek' Antton Olanok.

Pere Calders idazle katalan irakurrienetakoa da, ezinbesteko erreferentzia, esaterako, irakaskuntzan. Ipuingintza landu zuen gehienbat, baina eleberririk ere idatzi zuen, eta kazetaritzan ere aritu zen. 'Hemen du atseden Nevaresek' narrazio bilduma da, Gerra Zibilaren ondotik PSUC-eko militantea zen Caldersek Mexikon egin zuen erbestealdi luzean idatzitako hainbat ipuin biltzen dituena, nahiz eta 1967an argitaratu zen aurrenekoz, familia Kataluniara itzuli eta bost urtera.

Bilduma honetan ohikoa denez, egilea zein obra ezagutzeko ezinbestekotzat jo daitezkeen hitzaurreak dituzte liburuek. Honakoa dio Antton Olanok beraxek euskaratu duen Caldersen lanari buruz: «Antologia hau Pere Caldersek 1955-1978 artean argitaratu zituen bildumetako kontakizun hautatuez osatua dago. Hamahiru kontakizun dira guztira: luze bat –liburuari izena eta hasiera ematen diona– eta hamabi labur. Garai eta giro desberdinetan sortutako ipuinak izanagatik, agerian dira denetan Caldersen prosan nagusi diren ezaugarriak –hots: fantasia eta umorea–, eta denak daude ironia dosi handi batez maneatuak. Elementu horien erabileraren helburua ez da soilik irakurlea jostaraztea, baizik eta, erreala denaren eta ez denaren arteko mugak zalantzan jarriz, errealitatearen gaineko begirada bihurria eskaintzea, giza kondizioaren inguruan gogoeta eraginez. Eta hori, irribarrea ezpainetan beti. Hamahiru ipuin horien artean badira bi –'Hemen du atseden Nevaresek' eta 'Trenbideetako Ama Birjina' – 'mexikarrak' deiturikoak, non errealitate autoktonoaren exotismoak berak emanda baitator gainerakoei ohi darien bitxitasun harrigarrizko giroa».

Agur esateko orduan

1431 urtean Parisen jaiotako François Villon, berriz, hamarrekoetan idatzitako 'Ballade des pendus' ('Urkatuen balada') lanaren kontura da batik bat ezaguna, baina besterik ere eman zien frantses letrei 1463 urtetik aurrera batere arrastorik utzi ez zuen poetak. Aipatu obra horrek 'L'Epitaphe Villon' zuen izenburua, eta poetaren epitafioa izan behar zuen berez, urkatzera kondenatua izan baitzen, nahiz eta azkenean barkatu zuten. Izan ere, bere lanaren kalitateagatik ez ezik bizitza guztiz gorabeheratsuaren kontura ere izan zen ezaguna jaiotze izena François de Montcorbier edo François des Loges zuen gizasemea. Garai oso konplikatuak bizitzea tokatu zitzaion gizaseme ondo prestatua, bestalde, arteetan lizentziatua eta maisu titulua lortua zuena.

Villonen testamentua eta Caldersen Mexikoko narrazioak

Apaiz baten hilketa, lapurretak, behin baino gehiagotan kartzelara eta ia-ia urkamendira eraman zuten abenturak... Igartzen da bere obran heriotzaren mugan ibilitzera ohitua zela, 'epitafioa' ez ezik bi 'testamentu' idatzi baitzituen. 'Lais' (legatua), 'Petit Testament' deitua (1456) eta 'Grand Testament' (1462), zortzikoetan idatziak biak. Villonen ibileren berri zehatza ematen duen hitzaurrean itzuli duen lanaren nondik norakoak ere argitzen ditu Matías Múgicak: «'Testamentuak', Villonek berariaz hala deitu zuenak, nolabait 'Legatu'-ko gai bera hartzen du harzara, baina orain askoz zabalago antolaturik eta irispide handiagoa emanik. Poeta, orain, ez da mugatzen testamentuetan erabili ohi ziren forma eta formuletara. Oso tonu pertsonaleko kontsiderazio moralak ere eransten dizkio. Orain ere bufoikeriak egiten ditu aldizka, baina beti giza bizitzaren garraztasun handia hobeki leherrarazteko irakurlearen aurrean; goliardo zaharren azentu poetikoa heldu zaigu gogora». Alde handiak daude, dena den, bi lanen artean: «'Testamentua', orain, ez da, 'Legatua' zen bezala, bidaia arriskutsu baterako hartzen den prekauzioa. Orain bizitzari agur esan beharrak justifikatzen du benetan ordeinu lan hau».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate