Diario Vasco

Bueltan da Labrit

Bueltan da Labrit
/ MICHELENA
  • Bederatzi kantu goxo eta dantzagarri bildu ditu ‘Zortzi’ izeneko disko berrian

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Gazte batzuk ez dira gogoratuko, baina 2000. hamarkada hasieran izan zen Labrit izeneko abeslari bat, bi disko plazaratu zituena, bata 2000. urtean, bestea 2001ean, biak ala biak pop estilokoak. Gero ama izan zen eta jendaurreko kantagintzari utzi egin zion erabat, baina orain berriz ere bueltan da, besapean ‘Zortzi’ (Baga Biga) diskoa duela. Oso desberdina itzuli da: programazioz beteriko kantu goxo eta dantzagarriak proposatzen ditu orain.

Labrit Zabala Kasasola kantariak (Usurbil, 1978) bi urte eman zituen Bide Ertzean taldean, harik eta 22 urterekin bakarkako ibilbidea hasi zuen arte. Bere ama Amaia Kasasolak (Haizea, Mandaeuli…) 80ko hamarkadan egindako urratsei jarraitu zizkien. Pop garbiko bi disko egin zituen: ‘Paradisua’ (Oihuka, 2000) eta ‘Nori egin so!’ (Oihuka, 2001).

Oraingo disko berrirako, Nacho Ferrer musika elektronikoko ekoizlearekin elkartu da Labrit. Baga Biga diskoetxearen arabera, «programazioz betetako disko alai eta dantzagarria egin du, ahots zirraragarriarekin nahastuta». Entzuleak «elektronikaren argudioak, ‘chill out’ soinuaren baretasuna, ahotsen melodien erakargarritasuna eta armonien plazera» aurkituko ditu bertan.

«Ama izan nintzenean, garbi ikusi nuen kantagintza utzi behar nuela. Umeak hezteko denbora asko behar da eta.Baina inoiz ez nuen utzi sorkuntza mundua. Eta fedea eta barreneko inozentzia ez nituen galdu», esan zuen atzoko aurkezpenean. 13 urteko semea eta 8ko alaba ditu, eta haiekin batera makina bat aldiz abestu omen du diskoan datorren azken alea, ‘Amaren musua’ delakoa.

Zuzenekoetan bikote formatuan plazaratuko da, Julen Apezetxea perkusio joleak lagunduta. Eta baliteke Labritek pianoa jotzea.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate