Diario Vasco

Mega black da beltz berria

Mega black da beltz berria
/ SURREY NANOSYSTEMS
  • Telesail bateko argumentua ematen duen arren, istorioa benetakoa da. Anish Kapoor Indiako eskultorea da ezagutzen den beltz kolorerik beltzenaren jabe bakarra

2014ean zientzialari britainiar batzuek asmatu/sortu/aurkitu zuten gure munduan orain arte ezagutzen den materialik beltzena. Hain da beltza ezen argi ikusgaiko %0.035 xurgatzen duen. Hala izanik, gure begietarako ikustezina da. Ez dago inon bere iluntasuna neur dezakeen espektometrorik.

'Kolorea' deitu diogu. Baina ez da kolorea. Oihala ote den galdetu dute batzuk. Baina ez da oihala. Ez da pigmentua ere. Karbonozko milioi eta milioi nanotutuk osaturiko geruza berezia da. Nanotutu horietako bakoitza ile baten diametroa baino 3.500 aldiz txikiagoa da.

Zentimetro karratu bateko azalak 100 milioi nanotutu hartzen ditu, Surrey NanoSystems enpresaren esanetan. Argiak azal hori jotzen duenean tutuen arteko nano nano nano hutsuneetan sartzen da. Errebotatu egiten du haien artean, nano nano nano zulo horiek xurgatu eta… argiak ezinezkoa du irtetea, ihesa. Islatzeko gaitasun ezak azal beltz ia ezinhobea sortarazten du, diote zientzialariek.

Vantablack-ek gainditu egin du orain arte beltz guztietan beltzena zena. Frederik De Wilde artista, ikerlari eta asmatzailaren kreazioa zen eta Vantablack-en teknologia bera erabili zuen eskulturan zein pinturan, software eta multimedia kontuetan argazkigintzan bezala aise dabilen sortzaile transmedia flandiarrak. Zein zen teknologia hori? CNT izenaz ezaguturiko nanotutuak. Bere esanetan, lortu zuen beltza baino beltzagoa zen hura dantza azpiatomikoan zebilen eta, horrela, koloreen misterioa aztertu duten denak (Newton, Da Vinci, Kandinsky, Cézanne) lotzea, elkartzea lortu zuen. Are gehiago, hiru dimentsiotako objetuak bikoak bilakatuko zituen aurkikuntza hori, artistikoa izateaz gain zientifikoa zen arras. Planeta bera aldatzeko gauza izango zen asmakizuna.

Baina Frederik ez ez ahaztu bera baino lehenago ikerketan ibili zirenekin. Behin eta berriro aipatzen du bere izkribuetan Caravaggioren 'chiaroscuro' ospe handikoa non argitan zein itzaletan ziren bolumenekiko jolas eta jokuak pinturaren hainbat objektu edo pertsonaia nabarmentzen zituen.

Beraz, beltza bera baino beltzagoa, beltz guztietan beltzena den horren bilaketa etengabekoa izan da zientzia eta artearen unibertsoetan.

Orain arte, ordea, kasik inor ez da izan kolore baten jabea. Ez erregerik, ez zientzialarik, ez aitorren semerik, ez artistarik, ezta komikietan agertzen diren gaizkile horietakorik. Egun bai. Egun 2.010ean Bilboko Gugenheimek izugarrizko erakusketa eskaini zion Sir Anish Kapoorrek Vantablack beltza erabiltzeko eskubidea du. Eta badu eskubide hori eskaini diotelako eta erosi duelako. Esklusibotasun osoz. Eskandalubide bihurtu da berria. 1995ean Elizabeth II erreginaren portreta margotu zuen Christian Furren aburuz, «ez da zilegi, ez da duina, ez da zuzena; denok behar genuke izan Vantablack erabiltzeko aukera».

Mega black da beltz berria

Kapoor, beltzik beltzenaren 'jabea'.

/ AFP

Baliteke Furr pintore handiak ez jakitea joan den mendean, 1960ean, Yves Kleinek, dadaismo berria delako estiloaren sortzaileetako bat izan zen hark, International Klein Blue patentatu zuenik. Hil zen arte inork ezin zuen (bere baimenik gabe) erabili 'blue' magiko hura. Gero Derek Jarman zuzendaria IKB-az baliatu zen bere 'Blue' filmean…

2014tik harreman estuetan daude Vantablackeko sortzaileak eta Londresko Dorre Olinpikoko orbita sortu zuen Kapoor. Zientzialarien hitzetan, behar-beharrezkoak dituzte Anishen iritzia eta eskarmentua, bera baita, askoren ustetan, mende honetan koloreak hobekien erabiltzen dituen artista. Anishek berak aitorzen du Vantablackek sorgindu egin duela: «Irudika ezazu kolore berri honek estalitako azalera batean zaudela. Nor zaren, zer zaren, non zauden ere ez duzu jakingo. Noraezean ibiliko zara eta sentsazio horrek ez luke parekorik izango».

Bitartean, NASAn ere beltz guztien artean beltzena baino beltzagoa ere izan daitekeen zerbaiten bila dabiltza. Momentuz ez dute aurkitu eta Kapoorrek du beltz berriaren esklusiba. Eta Surrey NanoSystemsek aukera bakarra eta eskubide osoa nahi duenean, nahi izanez gero, nahi duen kantitatean eta salneurrian Vantablack ('the newest black') merkatuan jartzeko. Noiznahi. Nonahi.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate