Diario Vasco

Txakurrei ere okertzen zaie bizimodua

Txakurrei ere okertzen zaie bizimodua
/ DV
  • Gaztelaniazko bertsioarekin batera estreinatuko da euskaraz ostiral honetan 'Ozzy' animaziozko filma

Espainiar estatuko animaziozko zinemaren urteko apustuen artean koka daiteke 'Ozzy', ziztu batean errege bat bezala bizitzetik kartzelako bizimodu gogorra ezagutzera igaroko den txakur baten gorabeherak kontatzen dituen filma. Ostiral honetan, urriak 14, estreinatzen da, eta Zineuskadiren eskutik EAE eta Nafarroako zenbait zinema aretotan euskaraz ere estreinatuko. Gipuzkoan Donostiako Antiguo Berrin eta Errenteriako Niessenen ikusi ahal izango da filma euskaraz.

'Pocoyó' sailaren zuzendari izandako Alberto Rodríguezek zuzendutako filma asmo handiko produkzioa da, nazioarteko jaialdietan-eta ibilia. Adibide gisa esan daiteke gaztelaniazko bertsioan Dani Rovirak, José Motak, Michelle Jenner-ek eta beste aktore ezagun askok jarri dituztela ahotsak.

Euskarazko bertsiorako asko zaindu dute bikoizketa, eta ezagunak egingo zaizkie ikuskeei Asier Hormaza, Kandido Uranga, Miren Aranburu edota Iñaki Beraetxerenak, besteak beste.

Pelikulak Ozzy txakurraren kontakizuna du abiapuntu. Ozzyren familiak Japoniara bidaiatuko du eta, ondorioz, beren maskota txakurrentzako egoitza batean utzi beharko dute. Baina egoitza ez da luxuzko txakurrentzako hotela, errealitatean, Blue Creek kartzela moduko bat. Kale txakurrez gainezka dagoen eremu horretan indartsuenak agintzen du. Bertan bizirauteko, Ozzyk bere lagun berrien laguntza izango du, Chester, Fronky eta Doc. Helburua, onik ateratzea izango dute.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. Ozzy aurten diruz laguntzen den hamahirugarren filma da. Aurreko hamabiak, Laban, Zikoinak, Printze Txikia, Phantom Boy, Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, K2. Zeru ukitzen, Mustang eta Albert izan ziren.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate