Diario Vasco

Arte adierazpenak elkarrekin hizketan Arantzazun

Juan Kruz Igerabide, Juan Biain eta Koldobika Jauregi, Donostian egin zuten aurkezpenan.
Juan Kruz Igerabide, Juan Biain eta Koldobika Jauregi, Donostian egin zuten aurkezpenan. / DV
  • Xabier Lete izango du ardatz datorren larunbatean, 'Hatsetik hotsera' izenburupean, egingo den Arthitz2 topaketak

¡La diversión está segurada!

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección para hombre y mujer

Hasta 90%

Gran variedad en alfombras de diseño

Hasta 80%

Relojes de pulsera de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Completa tus looks con complementos urbanos a precios increíbles

Hasta 90%

Homewear para hombre y mujer

Hasta 70%

Marca española en moda pre-mamá

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Diversión para todas las edades!

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Hitza, musika, irudia, dantza, arte plastikoak... Arteak elkarrekiko solasean, Xabier Lete ardatz hartuta. Horixe proposatzen du datorren larunbaterako, urriak 15, Arthitz ekimenaren bigarren edizioak. 'Hatsetik hotsera' izenburupean egingo den topaketa Gandiaga Topagunean burutuko da, euskaraz, goizeko 11:00etan hasi eta iluntzera arteko programazioarekin. «Arte-adierazpide anitz elkarrekin kontaktuan jartzea da helburu, gai orokor baten inguruan», azaldu zuten antolatzaileek.

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolaturiko ekimena Donostian aurkeztu zuten atzo, asteartea, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrako Juan Kruz Igerabidek, Urmara Elkarteko Koldobika Jauregik eta Arantzazu Gaur Fundazioko Juan Biainek, azpimarratuz topaketen izaera guztiz bat datorrela Arantzazuren espirituarekin, propio gune hartarako sortua dela eta aurrerantzean etorriko diren edizioek ere Arantzazun izango dutela egoitza, «erlijioaz harago Gipuzkoako gune espiritual nagusia» den horren neurrira egina izateaz gain, haren ezaugarriak bere egin baititu ekimenak. «Eraman genezake beste tokiren batera, hirira, baina gure kezka nagusia ez da zenbat jende erakartzen dugun, zer eta nola egiten dugun baizik», zehaztu zuen Koldobika Jauregik, adieraziz topaketa Arantzazutik eta Arantzarurako sortua dela.

Lete oroituz

Orain urtebete egin zen lehen edizioak ez bezala, aurtengo honek badu hari bat: Xabier Lete. Lete eta haren ekarpena gogoratzeko ez dago aitzakia beharrik, baina arrazoi pare bat jarri zituzten mahai gainean antolatzaileek hautuaren nondik norakoak argitzeko. Batetik, Mikel Laboa Katedra Leteri buruzko web gunea ari da prestatzen. Bestetik, «Xabier Letek berak gorpuztu zuen arlo artistiko desberdinen arteko elkarrizketa», Arantzazun bertan iragan mendeko 50 eta 60ko hamarkadetan gertatu zen modua.

Goizeko 11etan, Lourdes Otaegik eta Alex Gurrutxagak hitzaldi bat eskainiko dute Xabier Lete idazle eta kantariari buruz. Ondoren, Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek hitzaldi musikatu bat emango dute Xabier Letere oroituz, testuak eta musika tartekatuz. Arratsaldean. Ondoren, Joxan Goikotxeare musikarekin batera, Karlos Linazasorok (Xabier Lete sariaren lehen irabazleak) poema sorta bat irakurriko du. Jardunaldiak amaitzeko,

«Egun-pasa ederrerako» bidea ematen duen topaketa, esan bezala, Gandiaga Topagunean egingo da, eta sarrera libre da, tokiak bete arte. Honako hau du egitaraua:

11:00. 'Izarren Hauts-Hondarrak: Xabier Lete ikertuz'. Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxagaren hitzaldia. Gurrutxaga, Otaegiren zuzendaritzapean, Xabier Leteri buruzko tesia egiten ari da.

12:30. 'Izarren Hautsa Haizatuz'. Anjel Lertxundi eta Antton Valverderen mintzaldi musikatua. «Adiskidetasunetik eta artetik» oroituko dute Lete, testuak eta musika tartekatuz.

17:00. 'Ahaire Delizius Huntan'. Bedatse Liliak taldearen dantza eta musika emanaldia. Eguraldiak laguntzen badu, Xuberoako Altzukutarrak kalean eskainiko dute emanaldia, basilikaren aurreko zabalgunean.

18:30. 'Poeta naizenez gero'. Joxan Goikotxea musikarekin batera, Karlos Linazasorok (Xabier Lete sariaren lehen irabazleak) poema sorta bat irakurriko.

20:00. 'Uholde handia: Arkaren istorio bat'. Koldobika Jauregik eta musikari talde batek performance bat eskainiko dute, musika eta adierazpen plastikoa uztartuz. Parte hartuko dute Susana Cencillok, Hilario Rodeirok, Marije Ugaldek, Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzak.

Informazioa: 943716575 edo info@arantzazugandiaga.com

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate