Diario Vasco

Durangoko Azokan boluntario izateko aukera

Egiteko ugari izango dituzte boluntarioek Azokaren atal desberdinetan.
Egiteko ugari izango dituzte boluntarioek Azokaren atal desberdinetan. / MORQUECHO
  • Urriaren 31era arte dago zabalik boluntariotza programan izena emateko epea. Bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa eta euskalduna izatea

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Durangoko Azokak boluntariotza programa abiaraziko du bigarren urtez eta hainbat zereginetan laguntzeko aukera eskainiko du, hala nola harreman publikoetan, azpiegituretan edota komunikazioan. Horrela, urriaren 31ra arte egongo da programan izena emateko aukera, webgunearen bidez, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Modu honetan, Durangoko Azokak «iazko esperientzia aberasgarria» errepikatuko du aurtengo edizioan ere. Iaz, lehen aldiz, boluntariotza programa abiarazi zen Azokan, eta «erantzun bikaina» jaso zuen kulturzale eta euskaltzaleen aldetik. «Dozenaka lagun izan ziren Azokaren antolakuntzan lanean, kulturaren plaza barrutik ezagutzen, eta 50. edizioa denon artean borobiltzen», nabarmendu du.

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Durangoko Azokak boluntariotza programa martxan jarriko du. Izen ematea urriaren 31ra arte zabalik izango da, eta nahi dutenek Azokako zereginetan lagundu «eta Azokako erritmo bizia bizitzeko aukera izango dute».

Zehazki, harremanen arloan, bisitariei programa, sinadura, erakusleihoen kokapena eta abarrei buruzko informazioa ematea da izango da zeregin nagusia, eta boluntarioak leku ezberdinetan egongo dira, hala nola gune ezberdinetatik mugitzen edo informazio puntuan. Horrez gain, bestelako zereginak ere izan ditzakete, besteak beste, e-liburutegian lagundu edo Areto Nagusiaren prestaketan parte hartu.

Azpiegiturei dagokienez, Durangoko Azokaren antolaketa logistikoari lotutako zereginetan laguntzeko aukera izango da, esaterako aparkalekuetako zaintza, Azokaren ate irekierak edota erakusketetako objektuen zaintza.

Halaber, komunikazioare arloan, komunikazio lantaldearekin harremanetan, Durangoko Azokaren informazioa zabaltzeko egingo diren ekintzetan laguntzea izango da zeregin nagusia. Azokan bertan lokuzio lana egiteko, euskarri ezberdinetako erreportajeak egiteko eta arlo birtualean lana egiteko aukera egongo da, esaterako, sare sozialetan jarraipenak eginez edo webgunea bera elikatuz, Azokaren jarraipena eginez.

Baldintza nagusiak

Esan bezala, izena emateko epea zabalik dago jada eta urriaren 31ra arte luzatuko da, www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez. Lehenengo urratsa erregistratzea izango da («kontua sortu« estekan klik eginez) eta horren ostean galdetegia bete beharko da. Azkenik, nahiago den txanda eta zeregina aukeratu ahal izango da.

Parte hartzaileek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta euskaraz komunikatzeko gai izan beharko dira. Txanda bakoitza hiruzpalau ordukoa izango da (boluntarioaren esku egongo da txanda bat baino gehiago egitea), eta boluntario bakoitzak motxila bat jasoko du, ura eta mokadutxo batekin.

Horrez gain, aurtengo kartelaren irudia duen identifikaziorako kamiseta ere banatuko zaie, eta beharrezkoa dutenek boluntariotza agiria ere jasoko dute (Azokan boluntario lanetan egon direla baieztatzen duen agiria), nahi duten lekuetan aurkez dezaten.

Azoka heldu baino lehen, boluntarioen koordinazio taldeko kideak izena eman duten parte hartzaileekin harremanetan jarriko dira (posta elektronikoz, telefonoz zein aurrez aurre), zereginaren xehetasun guztiak jakinarazteko. Egunean bertan ere, harrera puntuan, argibideak jasoko dituzte. Boluntariotza programa abian jarri da Eroskiren lankidetzari esker.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate