Diario Vasco

Obaba, ehun unibertso literario garrantzitsuenen artean

Musker urdinak jarraitzea besterik ez dago Atxagaren unibertsoan murgiltzeko.
Musker urdinak jarraitzea besterik ez dago Atxagaren unibertsoan murgiltzeko. / JOSÉ MARI LÓPEZ
  • Garai guztietako lan klasiko askoren parean jarri du inoiz sortu diren fikziozko mundu gogoangarrienak bildu dituen lan baten

Ulisesek korritu zituen lurraldeak; Don Quixoterenak edota Harry Potterrenak; Aliziaren lurralde miresgarria; Gabriel García Márquezek sortu zuen Macondo... Literaturaren historian zehar sortu duten ehun unibertso garrantzitsuenak bildu ditu 'Literary Wonderlands: A Journey Through the Greatest Fictional Worlds Ever Created' liburuan Laura Miller kazetari eta kritikari estatubatuarrak. Eta horien artean Obaba sartu du, Bernardo Atxagak 1988ko 'Obabakoak' liburuan bildu zituen kontakizunetan islatu zuen irudizko lurraldea. Eta ez da nolanahiko erreferentzia, une honetan 'Slate'-en liburuz eta kulturaz idazten duen eskarmentu handiko kazetariak izen handiko hedabideetan kolaboratu du, eta aintzat hartzen den iritzia da harena.

Obaba, jakina, ez da eremu fisiko bat, lurretik oso gertu badago ere. Izan ere, elkarrekiko lotura duten istorioak Asteasuko idazlearen umetako mundua, mundu euskalduna, islatzen du, eta geografia fisikoak ezartzen dituen mugan gainditzen ditu literaturak ematen dion arnasari esker.

Liburutik lurrako jauzia ere egin du baina Obabak, Atxagak berak Asteasun atindutako muskerraren bidearen bitartez. Elizmendi auzoko Pello Errota eskolatik abiatzen den bi kilometroko bideak Atxagaren lekuak -Asteasu eta Obaba ezagutzeko aukera ematen du. Musker urdinak jarraitzea nahikoa da literaturaren historian sortu diren 100 unibertso gogoangarrienetako batean murgiltzeko.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate