Diario Vasco

Yoseba Peña aukeratu dute 'Beste hitzak' programarako

  • Lau proposamen artean hautatu duten idazle horrek egingo du bigarren sorkuntza-egonaldia Irlandan, urritik abendura bitartean

Beste Hitzak / Other Words literatur-programako epaimahaiak Yoseba Peña idazlea aukeratu du ekimenaren bigarren sorkuntza-egonaldia egiteko. Peñak Irlandan egingo du literatur-egonaldia, 2016ko urriatik abendura.

Bigarren deiali honetan lau proposamen aurkeztu dira, eta epaimahaiak, 2016ko irailaren 27an egindako bileran proposamenak aztertu ostean, proiektuen aniztasuna eta maila ona azpimarratu ditu. Aukeraketa egiterakoan, Donostia Kulturako, Donostia 2016ko eta Euskal Idazleen Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahaiak azpimarratu du Peñaren formakuntza eta ibilbidea, eta baita haren proposamenaren mamia ere; besteak beste, egonaldian zehar egin beharreko ekitaldi paraleloetan zehaztu duena.

Yoseba Peña Sodupen (Bizkaian) jaio zen 1977an, baina gaur egun Zarautzen errotuta dago. Helduen narratiban, Hodeien Adorea nobela argitaratu du (Susa, 2012). 2010ean Idazle Eskolako beka irabazi zuen Uberak uretan poesia-lanarekin, eta 2011an Zumaiako Julene Azpeitia saria Pantera elurretan bezala ipuinarekin. Antzerkigintzan Emalegez obra koidatzi du (estreinaldia Beasainen, 2016ko urriaren 14an) eta gai-jartzaile lanetan lagundu ohi du Motxian Zarauzko bertso-eskolan. Haur- eta gazte-literaturan, Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal, 2014), Baloiak arboletan (Ibaizabal, 2016) eta Xirei (Ibaizabal, 2016) argitaratu ditu, eta laster, Oximoron distopia kaleratuko du Gaumin argitaletxearekin. Literaturia jaialdiko antzolatzaile-taldeko kidea da 2014az geroztik.

Informatikan doktorea eta antropologoa, 15 urtez zientzialari ibili ondoren (Austriako, Ingalaterrako eta Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan), 2014tik bigarren hezkuntzako irakaslea da

Beste hitzak / Other Words egitasmoak Europan hizkuntza gutxituetan idazten duten idazleentzat sorkuntza-egonaldien zirkuitu bat osatzea du helburu, eta horretarako zenbait herrialdetako bazkide sare bat jarri du abian. Honako herrialde eta erakunde/elkarteak dira Other Words ekimeneko bazkide: Donostia Kultura eta Donostia 2016 (Euskal Herria), Foras na Gaegile (Irlanda), Association for Contemporary Art X-OP (Eslovenia), Youth Forum Bitola (Mazedonia) eta Ljouwert/Leeuwarden 2018 (Frisia, Herbehereak). Beste hitzak / Other Words proiektua 2015–2019 tartean gauzatuko da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate