Diario Vasco

Durangoko Azokarako proposamenak aurkezteko epea, zabalik

'Los Galerna' iazko Ahotsenean.
'Los Galerna' iazko Ahotsenean. / FELIX MORQUECHO
  • Beraien lana Azokako gune desberdinetan aurkeztu nahi duten sortzaileei zuzenduta dago deialdia

Ateak datorren abenduaren 2an irekiko dituen Durangoko Azokako gune desberdinetan parte hartu nahi dutenek edota beraien lana Azokan erakutsi nahi duten sortzaileek zabalik dute honezkero izena emateko epea. Astearte honetan, urriak 4, hasi, eta hilaren 16ra arte izango da zabalik.

Aurten ere zortzi gunek osatuko dute Durangoko Azoka, bakoitza bere egitarauarekin: Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Plateruena, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB. Azken honetan musikari eta disketxeek bideoklipak bidaltzeko aukera dute, gainontzeko guneen epe berberarekin.

Proposamenak Azokara bidaltzeko bidea horren web orrialdea da. Parte-hartzaileak bertan ikusiko duen legez, aldez aurretik erregistratu beharko dira, eta hainbat urrats jarraitu beharko dituzte proposamena bidaltzeko.

Ahotsenearen kasuan, gainontzeko guneetan ez bezala, proposamenak e-postaz bidali beharko dira, helbide honetara: info@ahotsenea.net. Gune honen mikrositean informazio gehiago topatuko duzu bete beharreko irizpideen inguruan: http://ahotsenea.durangokoazoka.eus.

Iazko edizioan 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Durangoko Azokaren baitan, gune guztietan: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, hitzaldiak, antzezlanak...

Gune bakoitzean aukerztu daitekeenari dagokionez, Areto Nagusian 30 minutuko tarteak eskaintzen dira, argitalpenak zein proiektuak aurkezteko. Ahotsenean ere 30 minutuko tarteak dira, euskarazko literatura eta musika aurkezpenei emanak. Azoka TBra, berriz, videoklipak, booktrailerrak... bidal daitezke, eta Irudieneara euskarazko ikus-entzunezko lanak.

Kabi@ kultura digitalarekin lotutako gunea da, eta esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, partehartzea edota eztabaidak hartzen ditu.

Publiko gaztetxoari zuzendutako Saguganbaran, berriz, idazleen aurkezpenak, tailerrak eta ekintza bereziak antolatzen dira, irakurketa aktiboa bultzatzeko.

Ikuskizun handienek bi gune nagusi dituzte. Plateruenak gaueko kontzertuak hartzen ditu, bainae guneko animazio proposamenak ere aztertuko dira.

Szenatokia da arte eszenikoen topalekua. Antzerki Maratoian beren obraren zati bat erakutsiko duten taldeek parte hartu dezakete bertan, profesionalak zein amateurrak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate