Diario Vasco

Tolosaldeko fronteko ahaztutako pasarteak berreskuratu dituzte

Sustatzaileen ordezkariak liburuaren aurkezpenean.
Sustatzaileen ordezkariak liburuaren aurkezpenean. / GFA
  • Asteasu, Aduna eta Zizurkilgo mendiguneetan gertatutakoa atera du argitara Aldundiak, eskualdeko udalek eta Aranzadik partekatu duten proiektuak

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Gerra Zibilean Tolosaldeko frontean jazotako ahaztutako pasarteak berreskuratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, tokiko udalerriek eta Aranzadik bultzatutako Saseta defentsa sistema proiektuak. Zehazki, Asteasu, Aduna eta Zizurkilgo mendiguneetan gertatutakoa argitara atera du ekimenak, eta esperientzia Saseta defentsa-sistema: armatutako erresistentzia antifaxista Adunan, Asteasun eta Zizurkilen liburuan jaso dute. «Garrantzizkoa da gure iragana berreskuratzeko lanekin jarraitzea, ezinbestekoa gaurko eta biharko bizikidetza berme guztiekin eraikitzen jarraitu ahal izan nahi badugu», nabarmendu du Maribel Vaquero, Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendariak.

Liburuaren aurkezpena gaur egin da Zizurkilgo udal liburutegian, eta bertan izan dira, Vaquerorekin batera, Javi Buces Aranzadiko ordezkaria; Josu Amilibia, Adunako alkatea; Pilar Legarra, Asteasuko Alkatea; eta Jose Mari Luengo, Zizurkilgo alkatea. Proiektuak 1936ko abuztu eta irailean Asteasu, Aduna eta Zizurkil gaineko mendietan, Andatza mendigunearen magaletan, Azpeitiko Komandantziak, Kandido Saseta buru, antolatu zuen defentsa sistema berreskuratzea du jomuga.

Liburuak, gertakari historikoez gain, tokian burututako indusketa arkeologikoetan jartzen du arreta eta Aduna, Asteasu eta Zizurkileko bizilagunei banatuko zaie, doan, aste honetan zehar. Ondoren, udalerri bakoitzean eta Aranzadin salgai jarriko da interesa duen ororentzat, 15 euroren truke.

Vaquerok proiektuan parte hartu duten eragile guztiek egindako lana txalotu du eta, oro har, Gipuzkoa azken hamarkadetan memoria historikoaren arloan ematen ari den pausuak nabarmendu ditu. «Aldundia bidelagun izan da eta izaten jarraituko du esfortzu honetan, gure iraganeko itzal guztiak argiztatu arte», adierazi du. Bere hitzetan, lurraldeak aurrera pausoak eman behar ditu bizikidetzaren esparruan, iraganean gertatutakoa ezagutu behar du eta jasandako eta sortutako min guztiaren injustizia aitortu. «Bai urrutiko iraganean zein gertukoenean, zeren eta ez errepikatzea bermatzeko memoriak inklusiboa eta kritikoa izan beharko du, eta inoiz ezingo du indarkeria legitimotzat izan. Horrek guztion konpromiso eta inplikazioa eskatzen du», itxi du foru zuzendariak.

Ahanzturari aurre

Alkateek, bere aldetik, 1936ko udan Oria ibaiaren ezkerraldean «milaka militar kolpista eta paramilitar ultraeskuindarrei» 34 egunez aurre egin zieten gizon-emakumeen balentria aldarrikatu dute. «Ahanzturari galtzaileen ausardia kentzea eta duintasuna berreskuratzea sekulako poza da guretzat«, adierazi dute udal arduradunak. Euren hitzetan, «egia, justizia eta erreparazioa printzipioak geure egin nahi ditugu, gure aitona-amonak oroitu nahi ditugu».

Azkenik, Aranzadiko historialari eta liburuaren autoreak Javi Bucesek, «memoria historikoa metodologia inpartzial eta zientifikoa erabiliaz ikertzen dihardugula» esan du, eta «gure iraganean gertatutako pasarte ilunenak zintzotasunez argitzen jarraituko dugula» ere azpimarratu du. Honez gain, Aranzadiren izenean erakunde publikoen ezinbesteko babesa txalotu eta betiere memoria historikoan elkarrekin sakontzen jarraituko dutela dio.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate