Diario Vasco

Gerraontzi bihurtu zituzten bakailontzi pasaitarrak

'Araba' boua, erdi urperatuta Bilbon 1937an.
'Araba' boua, erdi urperatuta Bilbon 1937an.
  • 'Araba' bouan ibili zen Euzkadiko Gudontzidia jardunean egon zen bitartean astearte honetan omendua izan den Juan Azkarate

Arrantzaleak ziren, merkantzietan ibilitako marinelak, trebakuntza militar handirik gabeko itsasgizonak, boluntarioak denak, Eusko Jaurlaritzako Defentsa Sailak Errepublikako Armadari laguntzeko sortu zuen Euzkadi'ko Gudontzidiaren Laguntza’ko Ontzitaldera (hotst, Euzkadiko Gudontzidia) bildu ziren 920 lagunak.

ELA-STV eta EAJko militantean ziren gehienak, baina Alderdi Sozialistakoak eta UGTkoak ere ugariak ziren. CNT, ANV, PC edota Izquiera Republicanako kiderik ere bazen tartean. Boluntarioen %87 Euskal Herrikoak baziren ere, haiekin ibili ziren Andaluzia, Kantabria, Asturias, Kataluña, Aragoi, Madrid edota Gaztelatik heldutako zenbait lagun.

Armada bitxi hura osatu zuten ontziak ere bakerako eraikiak ziren, nahiz eta gerran parte hartzea egokitu zitzaienean portaera bikaina izan zuten, eskifaiek bezala. 1936ko urriaren 15ean agindu zion Jose Antonio Agirre lehendakariak Joaquin Egia Untzuetari (Bilbo, 1903-1956) Euzkadiko Gudontzidia sor zezan, Errepublikako Armadari itsas trafikoa eta arrantza lanak babesten laguntzeko eta Euskadiko portuetarako sarbideak urpeko minaz garbitzeko. Gipuzkoakultura.net webgunean osorik irakur eta eskura daitekeen lan bikainean zehazten denez, «gerraren bilakaera politiko eta militarrak baldintzaturik, Penintsulako iparralde osoa Errepublikako gainerako lurraldeetatik bereiz gelditu ondoren, Gudontzidiak guztizko autonomia lortu zuen, izatez eta langintzaz, Errepublikako Itsas Armadarekiko». Eta pasarte historikoak idatzi zituen, guztietan ezagunena frankisten alde borrokatzen ari zen 'Canarias' gurutzaontziari aurre egin zioteneko Matxitxakoko itsas guda.

PYSBEren ontziak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Untzi Museoaren bidez duela urte batzuk berrargitaratu zuen Juan Pardo San Gilen ‘Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39)' liburuan kontatzen da, historiaren pasarte ez oso ezagun horren beste mila detailerekin batera, gerraontzi bilakatu zituela Egiak Bilbon babesturik eta zeregin handirik gabe zeuden arrantzontzi gehienak. Eta armada horretan garrantzi handiko rola izan zuten, haren muina izaterainokoa, Pasaiako PYSBE enpresako lau bakailontzik. ‘Mistral’ izenekoa ‘Gipuzkoa’ bihurtu zuten; ‘Euzkal-Erria’, berriz, ‘Bizkaya’. ‘Nabarra’ izena eman zioten ‘Vendaval’ bakaikontziari eta jatorriz ‘Hispania’ zena ‘Araba’ izendatu zuten.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeen izenak zeramatzaten lau bou haiei kanoi bana eta bina metrailadora jarri zizkieten, nahiz eta armarik gabeko bourik ere bazen, armada guztiz berezi haren bihotza-edo lau horiek izan arren zabalagoa baitzen Gudaontzidia. Guztietan ahulena zen ‘Araba’-ri izan ezik, bigarren kanoi bat ere jarri zieten gerrarako itsasoratu zirenean gaineako bou armatuei. Eta ‘Araba’ bouan ibili zen, hain zuzen, bigarren zerbitzari eta metrailadore-laguntzaile lanetan, 920 gudari harietatik bizirik dagoen bakarra, Juan Azkarate 94 urteko bermeotarra,

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate