Diario Vasco

Sipi Tau dantza Anoetan

Artxiboko argazkian, Tongako errugbilarien dantza, Ingalaterrako taldeko kideak aurrean dituztela.
Artxiboko argazkian, Tongako errugbilarien dantza, Ingalaterrako taldeko kideak aurrean dituztela. / VINCENT KESSLER/REUTERS
  • Azaroaren 19an Donostiako Anoeta estadioan Tongako eta Estatu Batuetako errugbi selekzioak ariko dira lehian, Zeelanda Berriko All Blacks-en etorrerarekin ametsetan

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Azaroaren 15ean Tongako Selekzioa Espainako XV Lehoien aurka arituko da Madrilen. Bueltan, Gipuzkoara etorriko dira amerikanuen aurrean 'test-match' horietako batean indarrak neurtzeko asmotan. Rugby Challenge Donostia izeneko antolatzaileen esanetan, ideia, helburua, desioa zera da, hiri hau Errugbiko Munduaren erakuslehioan jartzea. Aurrerago (hala bedi…) Argentinako Pumak izan daitezke gonbidatuak. Eta ikurtzat hirusta duen Irlandako talde miresgarria. Noizko All Blacks? Batek daki. 600.000 euro kobratzen dute bisita bakoitzeko, baina ikusiko ditugu ausaz...

Bitartean, bila ezazue sarean 2015 an Newcastleko Saint James zelaian Tonga Erresumaren eta Zelanda Berriaren arteko dantza, norgehiagoka, duelu ikus/ikara garria. Errugbizale guztiok dakigun bezala, Zeelanda Berriko taldearen dantza errituala maori jatorrikoa da. Panga edo Kapa du izenburu benetakoa baina planeta osoan 'Haka' izenarekin da ezaguna. Ohorezko dantza bada ere, jokalari eta zaleontzako borrokarako deia ere baden arren, lehiakideari luzatzen zaion mehatxua du halaber barnean. Asko eta asko bertan seko geldiaraziko lukeen zemaia, ohiu eta keinu bortitzez gainezka baita.

Baina Tonga Erresumako jokalariak ez dira inolaz ere oiloak. Azken finean, 177 irla horietan bizi diren 100.000 biztanle horietako askok maori odola dute zainetan. Azken finean, beraiek ere badakite haka dantza egiten. Azken finean, 800 errugi jokalari federatu daude Erresuman. Azken finean, bertako selekzioak 'Ikali Tahi' du izena…Itsasoko Arranoak, hots. Horrexegatik, nora doazen, non dauden, noren aurrean diren ere ez du inporta: partidu guztien hastapenetan euren 'Sipi Tau' dantzari ekiten diote. Egizu borroka ohorez eta gogor. Izan zaitezke harro. Eutsi. Aurrera!

Sipi Tau dantza Anoetan

Zeelanda Berriko selezkioaren 'haka' 2015eko Munduko Txapelketa irabazi ostean. Beste dimentsio bat da hori...

/ STEFAN WERMUTH/REUTERS

Behin baino gehiagotan Zeelanda Berrikoen eta Ikali Tahien dantzak kasik benetako guda bilakatu dira. 2003an Brisbanen, Tongakoek kiwiek euren Haka bukatu baino lehen ekin zioten Sipiri. Hori desaire, mespretxu ikaragarria! Ia bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak bertan behera utzi ziren arratsalde hartan.

Gauza jakina da Errugbi munduan Tongako eta Zeelanda Berriko selekzioak konparatzerik ez dagoela. Kiwiek dena irabazi izan dute. Itsasoko Arranoek, egia da, 2011ean Frantzia gainditu zuten Munduko Kopan eta 2012an Eskozia bera zapaldu non eta Aberdeen. Gehiagorik ez.

Halare, ez ahaztu inoiz Tongan 6.500 errugbi jokalari baino gehiago direla. Ez ahaztu Jonah Lomu All Blacks eko hegala paregabeak Tongakoak zituela arbasoak. Ez ahaztu bi izen hauek tonganoak Anoetara iristen direnerako: Anthony Fainga’ a eta Ttafu Poloota-Nau. Badaezpadaere.

Eta Estatu Batuetako selekzioaz, zer berri? Beno, Pacific Nations Cup txapelketan hartzen du parte, behin Frantzia gainditu zuen. Halare, errugby munduko beste subirano guztien aurrean eman behar izan du amore askotan. Italiaren aurrean barne. Hala eta guztiz, 2023an edo 2027an Estatu Batuetan Nazioarteko Txapelketa antolatzea du amets Federakuntza estatu batuarrak. Portzierto, ‘Arranoak’ deitzen diete jokalariei. Beraz, azaroaren 19an Anoetan itsasoko eta lurreko hegazti harroen arteko gudaren lekuko izango gara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate