Diario Vasco

Mariasun Landarentzat Rosalia de Castro saria

Mariasun Landarentzat Rosalia de Castro saria
  • PEN International Ourensen egiten ari den 82. Kongresuaren azken ekitaldian jaso du saria

Mariasun Landa euskal idazlearentzat izan da aurtengoan Rosalía de Castro saria. Bi urtetik behin ematen da eta orain 16 urte sortu zen; aurtengoa, beraz, hamaigarren edizioa da, eta Landas gain beste hiru idazle saritu ditu PEN Galiziak: Cabo Verdeko Dina Salústio, Almudena Grandes espainiarra eta Álex Susanna katalana. Sariaren ematea PEN International Ourensen egiten ari den 82. Kongresuaren baita dago, azken ekitaldiko zati delarik.

Aurreko edizioetan hainbat idazle ezagun omendu ditu Galiziako PENek Rosalia de Castro Sariarekin: José Saramago, Gonzalo Torrente Ballester, António Lobo Antunes, Manuel Vázquez Montalbán, Ricard Salvat, José Ángel Valente, Anjel Lertxundi, Ernesto Sabato, Nélida Piñón, Rubem Fonseca, Isabel Allende, Joan Perucho, Álvaro Mutis, Bernardo Atxaga, Francisco Brines, Pere Gimferrer, Carme Riera, Sophia de Mello, Felipe Juaristi, Mia Couto, Agustina Bessa Luís, Antonio Gamoneda, Itxaro Borda, Francesc Parcerisas Claudia Piñeiro eta Antoni Serra, beste hainbaten artean.

Hau ez da Landak jasotzen duen lehen saria. Aurretik Euskadi Saria jaso zuen (1991), Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Sari Nazionala (2003), eta hautagai suertatu zen Andersen Sarian. Bere lan batzuk IBBY ezagunaren Ohorezko Zerrendan sartu dira. 2014an Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arte eta Giza Zientzien Saria jaso zuen.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate