Diario Vasco

Euskal komikiaren historia, edonoren eskueran

Mikel Begoña erakusketaren aurkezpenean.
Mikel Begoña erakusketaren aurkezpenean. / GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
  • 'Euskal binetak' erakusketa astelehenetik ostiralera dago ikusgai Donostiako Komikigunean urriaren 28a arte

'Euskal binetak' erakusketa jadanik ikusgai dago Donostiako Komikigunean, Errege-Erregina Katolikoen kalean, zehazki. Astelehenetik ostiralera 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era egongo da irekia esposizioa urriaren 28a arte.

2014an Parrapean Komiki Egunak ekimenaren barruan aurkeztu zuten ‘Euskal binetak’ erakusketa. Mikel Begoña adituak prestatutako euskal komikiaren historia da. Hogei paneletan zehar 1894tik 2014ra bitartean euskaraz argitaratuak izan diren komikiak biltzen dira bertan: bineta solteak, aldizkariak, albumak edo komiki digitalak. Euskal komikiaren historia hau Komikiguneko dokumentuekin batera dago ikusgai erakusketan.

Mikel Begoñak erakusketaren bisita gidatua egingo du Komikigunean urriaren 20an, osteguna, 19:00etan.

Izen ematea telefonoz egin daiteke 943 24 96 90 zenbakira deituta edo komikigunea@gipuzkoa.eus helbidera email bat bidaliz.

Temas