Diario Vasco

PEN International-en Kongresua, idazleen bilgune nagusia

Laura Mintegi, artxiboko argazkian.
Laura Mintegi, artxiboko argazkian. / SARA SANTOS
  • Euskal PEN taldearen ordezkariak Lutxo Egia, Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea izango dira

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Astelehenetik ostiralera, hilaren 26tik 30era, mundu osoko 200 idazle inguru bilduko dira Galiziako Ourense hirian egingo den 2016ko PEN International-en kongresuan. Euskal PEN taldearen ordezkariak Lutxo Egia, Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea izango dira.

Hainbat gai izango dituzte mahai gainean parte-hartzaileek, bakearen, adierazpen askatasunaren eta idazleen jazarpenari buruz arituko direla batik bat. Ekialde Hurbileko egoera, Asian, Errusian, Afrikan edo Latin Amerikan sortzaileek dituzten oztopoak, mendebaldeko herrialdeetako zelatatze-legeak, eta idazle eta kazetarien kasu zehatzak aztertuko dira.

Adierazpen askatasunaren funtsezko elementu, hizkuntza-eskubideek ere leku garrantzitsua dute PENeko batzordeen artean, Jazarritako idazleen, Bakearen Aldeko eta Emakumeen batzordeen ondoan. Lan berezia prestatu du Euskal PENek 2016 gurean izaten ari den garrantziari buruz, hizkuntzaren inguruan Donostiako Kultur Hiriburuan antolaturiko ekimenak, Ama Hizkuntzaren Egunarekin prestatutakoetatik abiatu eta abenduan egingo den kongresuraino.

Azken orduko berri pozgarria ere eramango dute euskal ordezkariek, Euskal PENeko Honorary Member den Adnan Hassanpour kazetari kurdua libre utzi berri baitute Iranen, hamar urte preso –horietako asko heriotzara zigortuta- eman ondotik. Hassanpourren senideekin elkarlanean egon da urteotan, lehendabizi heriotza zigorra bera kentzeko, eta gerora askatasuna lortzeko.

Euskal PEN taldeak ohar baten bidez azaldu duenez, «PEN Internationaleko kongresua mundu osoko idazleen bilkura garrantzitsuenetakoa da. Gogoan izan behar da, egun dagoen idazle elkarte handiena dela PEN, 160 talde inguru dituena mundu zabalean, eta 25 mila idazle, kazetari, blogari, musikari eta hitzaren lan egiten duten lagun biltzen dituela».

1921ean sortu zen PEN Londresen, I. Mundu Gerra amaituta, bakearen alde, iritziak iritzi hitzaren garrantzia azpimarratzeko. Lehen Euskal PEN taldea 1950ean eratu zen, eta 1987an beste talde bat ere izan zen. Bi horiek bide laburra izan zuten, eta 2004an sortu zen hirugarrenak hamabi urte daramatza lanean, «euskal kultura munduratzen, eta mundu zabaleko esperientzia eta kontaktuak Euskal Herrira ekartzen».

Temas