Diario Vasco

Kalean da Liher taldearen lehen diskoa

Lau taldekideak.
Lau taldekideak. / TANIA TRECET
  • Libe Hernando kantaria beste hiru lagunekin elkartu eta denen artean 'Hauts' osatu. Hilaren 30an aurkeztuko dute, Donostiako Dokan

Hasieran pertsona bakar bat zen Liher. Libe Hernando kantari donostiara, alegia. Gitarra akustikoa lagun zuela, maketa egin zuen, 'Arrazoi gutxi, denbora asko'. Batetik bestera ibili zen kantuan eta, geroxeago, azaroan, lagun batzuekin elkartu eta Liher taldea sortu zen. Harrezkero hor ibili dira kantuak denen artean prestatzen. Atzo aurkeztu zuten lehen diskoa, 'Hauts', bederatzi kantu dakartzana. Hauek dira beste kideak: Iñigo Etxarri, Ekaitz Otxoa eta Joshka Natke.

Rockeko diskoa da. «Normala den bezala, eta modu naturalean, kutsu rockeroa hartu du emaitzak», azaldu zuten. Hala ere Libek ez du bere betiko soul-estiloa guztiz abandonatu. Eragin eta gustuko taldeen artean, hauek aipatu dituzte: Dan Auerbach, Beth Ditto eta Janis Joplin.

Aurkezpen-kontzerua hil honen 30ean izango da, Donostiako Dokan. Urrian, Zumaia, Oñati eta Mutrikuko gaztetxeetan ariko dira.