Diario Vasco

Gurdi Bidea Leitzara iritsi da

  • Gaur goizean Andoainera abiatuko dira Plazaola trenaren bidea jarraituz

Jendetza bildu zen atzo eguerdian Leitzako plazan Gurdi bidea egiten ari diren lagunei ongi etorri emateko. Txistulariek, trikitilariek eta herritarrez lagundurik sartu ziren idiak eta behiak plazaraino Erasote auzotik. Aurretik, Lekunberriko estaziotik aterata Plazaola natur bidetik barna heldu ziren giro ezin hobean, Burgos eta Pasaia lotzen ditu idiek tiratutako gurdiak, Albaolara bikea eta alkitrana garraiatuz iritsi ziren Leitzara. Eguna bertan eman eta gero, Andoainera abiatuko dira Plazaola trenaren bidea jarraituz.