Diario Vasco

Dantza-maratoia Gipuzkoako dantzari onenekin

Pasaian egin ohi den 'Soinu Zahar Txapelketa'
Pasaian egin ohi den 'Soinu Zahar Txapelketa'
  • 'Soinu zahar' guztiak, hogeita lauak, erakutsiko dira lehenbiziko aldiz Donostian larunbat honetan

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

‘Soinu zaharretatik dantzara’ ikuskizuna egingo da larunbat honetan Donostiako Konstituzio Enparanatzan, arratsaldeko 19:00etan hasita, Euskal Jaien barruan. Hainbat dantzarik hartuko dute parte, aldamenean Donostiako Udal Txistularien Taldea ariko delarik. Erakustaldi hau izango da Juan Ignazio Iztuetak jasotako soinu zahar guztiak –hogeita lauak– jarraian dantzatuko diren lehenengo aldia.

Besteak beste, Lezo, Villabona, Legazpi, Oiartzun, Beasain, Asteasu, Legazpi, Lizartza, Pasaia, Elgoibar, Berastegi eta Tolosako taldeetako dantzari onentsuenak ariko dira lanean. Gehienetan beren herrietako dantza-jantziak ekarriko dituzte hiriburura.

‘Soinu zaharrak’ izenez ezagutzen dira, Gipuzkoako dantzen alorrean, XVIII. mendearen amaieran ia galdutzat ematen ziren eta Juan Ignazio Iztuetak bere «Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia» liburuan jaso zituen neurri bereziko batzuk.

Iztuetaren ahalegina izan zen ia galdua eta sakabanatua zegoen dantza tankera baten kondarrak jasotzea, biltzea eta sistematizatzea. Bere lanaren fidagarritasuna ontzat ematen dute ailegatu zaizkigun beste testigantza partzial batzuk.

Iztuetaren bilduman, bestelakoez gainera, bi dantza jenero nagusi aurkezten dira, biak atletikoak, benetako hezkuntza fisiko ona eskatzen dutenak: Zortzikoak eta Soinu zaharrak. Lehendabizikoak neurri finkoetako esaldiek osatzen dituzte, zortzi konpas edo puntukoak beti. Soinu zaharretan, aldiz, esaldiek ez dute neurri jakinik, bakoitza luzera desberdinetako esaldiez osatua dago.

Dantzatu beharreko musikaren neurriak ez dira behin eta berriz errepikatzen, asko aldatzen baizik eta dantzatu ahal izateko ongi ezagutu behar da aurretik bakoitza. Horregatik dio Iztuetak bien arteko aldea azpimarratzen: «Zortziko bat bakarra dantzatzen dakienak, dantzatu ditzake milloika (...). Baña soñu zar bat jakiñagatik ezin dantza dezake bestea, berriro ikasi gabetanik».

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak koordinatu ditu dantzarien entseguak, eta ordu eta erdiko ikuskizuna izatea espero da.

Temas