Diario Vasco

Asier Serrano eta Pako Aristi 'Poesia Orduetan'

'Poesia Orduen' jardunaldia asteburu honetan izango da.
'Poesia Orduen' jardunaldia asteburu honetan izango da. / UNANUE
  • Emanaldiak ostiral honetan eta larunbat honetan izango dira, Victoria Eugeniako Club Aretoan

Aurten ere egingo dira Poesia Orduak Donostiako Euskal Jaietan. Irailaren 9an, ostirala, Asier Serrano, Antxon Sarasua eta Miren Fernandez ariko dira, Serranoren azken bi olerki-liburuetako testuak ardatz hartuta. Eta hurrengo egunean Pako Aristik eta Itziar_Gomezek jardungo dute, Aristiren ‘Arrotz eta eder’ liburuko zenbait ale eskaintzeko. Bi emanaldiak 19:30ean hasiko dira, dohainik izango dira, eta Victoria Eugenia antzokiko leihatilak 17:00etan zabalduko dira.

Antolatzailea Donostia Kultura da, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan.

Serranok adierazi duenez, berak sortutako hamar abesti en-tzun ahal izango dira, garai desberdinetakoak. Itxura berrituta eskainiko dira, eta Antxon Sarasua arduratu da moldapen berriez. Abestien arteko tartetan, Serranok bere bi azken liburuetako ale batzuk irakurriko ditu: ‘Linbotarrak’ eta ‘Itzalen ostean’. Biak ala biak sarituak izan dira: batak Xabier Lete saria jaso du, besteak Irun Hiria saria.

Bestalde, Miren Fernandez kantariak Serranoren testuak baliatuta egindako abesti batzuk eskainiko ditu.

Serranok adierazi duenez, «komunikaziorako zailtasuna eta maitasunaren galera » izango dira gai nagusiak ikuskizunean zehar.

Larunbateko emanaldiari dagokionez, ‘Arrotz eta eder, poemak eta prosak’ ipini diote izenburu. Pako Aristiren azken poema-liburua izango da ardatz, baina Itziar Gomezen zenbait poema ere entzun ahal izango dira, gauek berriz oraindik argitara eman gabeak.

Aristik honela definitu liburu horretako edukia: «Batetik, bizitzan zehar izaten diren esnaera batzuei buruz mintzo naiz; bestetik, jaso dugun herentzia kulturalaz, zaborra azken batean; galdera existentzial batzuk ere badaude; eta heriotza da beste gai handi bat».

Emanaldiko zenbait unetan, Aristik teklatuak joko ditu. Doinu klasikoak eta zenbait pelikula oso ezagunetako doinuak joko ditu. «Nahi nuke doinuen bidez sentsazioak sortzea entzuleengan», esan du Urrestillako olerkariak.

Temas