Diario Vasco

Nire aitaren kanposantua defendituko dut

vídeo

Eastwood 'Sad Hill'-eko hilerrian. / DV

  • Burgosko Sad Hill Kultur Elkarteak badu kide berezia. Berezia eta ospe handikoa, Kyle Eastwood musikaria. Auzolanean ibili da hilerri sakratu bat salbatzeko ahaleginetan

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Nor da Kyle? Aktore ez halamoduzkoa. Musikari fina. Jazzmana. Jazz gitarra-jotzailea. Baxua ere jotzen du. Aitaren hainbat filmeren soinu bandak sortu izan ditu. Zein film? 'Gran Torino', 'Mystic River', 'Million Dollar Baby'… Beraz, Kylek Clint Eastwood handiaren semea behar du izan. Eta bada. Bada bere kasa, bere kabuz, arrakasta benetakoaz hegan dakien Harry Zikinaren kumea, 'Jazz Times' bezalako aldizkari primerakoek estima preziatuan dutena.

Eta zer da izena ingelesez daukan Burgosko kultur elkarte hori? Eta nola leike Los Angelesen jaiotako Kyle jazz musikaria bertako kide izatea? Istorioa polita bezain harrigarri eta endredatua da. Iragan diren garaietara eta zinema egiteko eta ikusteko moldeetara garamatza. Sorpresaz sorpresa. Seguru zuetako asko akordatuko zaretela. 1966an non eta Burgosen 'Il buono, il brutto, il cattivo' izena izango zuen filma errodatu zuten. Gaztelaniaz 'El bueno, el feo y el malo' deitzen diogu, oraindik ere errespetuz eta miresmenez. Sergio Leonek zuzendu zuen. Tarantinoren usteetan, inork ez du inoiz Sergiok film honetan egindako lana hobetu. Ez iraganean, ez egun. Bihar ere inork ez du gaindituko, dio Quentinek.

Elli Wallach, Itsusia, eta Clint Eastwood, Zintzoa.

Elli Wallach, Itsusia, eta Clint Eastwood, Zintzoa.

Lee Van Cleef zen Gaiztoa. Eli Wallach, Itsusia. ‘Ilehoria’ izengoitiaz ezaguna zen Zintzoa, berriz, Clint Eastwoodek antzezten zuen, Ennio Morriconeren musika pantailan entzuten zela. Urteak joan, urteak etorri Alemanian, Italian eta Espainian sorturiko Oesteko film faltsu, merke, ziztrin horietako bat baino ez zela sinestu genuen askok. Presaka, zine egile proletarioek ikusle are proletariagoentzat eginiko spaghetti-gazpacho-western horietako bat.

Edadean zein jakindurian aurreratu ahala, konturatu ginen Europan amesturiko Mendebalde hark bazituela sustrai sendoak, eta bizitzarekiko, heriotzarekiko, zinemarekiko ikusmen ezberdin, basa eta oldakorra ere bai. Iritziz aldatzeko ba zegoen beste zio bat ere. Txikitan ikusten genituen guk 'Por un puñado de dólares' edo 'La muerte tenía un precio'. Baita askoz txarragoak ziren beste hamaika pelikula ere. Nostalgiaz blai genuen oroimena. Eta gizakiak oroipenak edertzeko joera. Beti.

Beraz, ondorioz, kasik film denak bihurtu genituen artelan. Eta nostalgia aguro bilakatzen da mitomania. Horrenbesteraino ezen Azpeitiako Valen Garciak uztailaren 22an lortu zuen crowfounding bitartez eta inork espero ez zuen denbora motzean, kasik ziztu batean, urrian, koloreetan, argazki anitzekin, esku programa sorta ederraz gainezka aterako duen bere 'Guía del Spagetti Western' libururako finantzaketa.

Beraz, Leoneren, Morriconeren, Espainiako eta Italiako hainbat zine langileren maisutza ofizioan. Gehi nostalgia. Gehi mitomania: joandako garai alai eta inozo samarretako aztarnak ezin genituen galdu. Gure bizitzako mugarriak, euskarriak ziren/dira.

Helduak garelarik, bila hasi ginen. Eta ikasi genuen 'El bueno, el feo y el malo'-ko eszenarik mitikoenetarikoa, 15.000 hilobi zituen kanposantu zirkular batean gertatzen den duelu paregabea hots, Burgosko Arlanza haranean filmatu zela. Eta haruntz joan ginen. Bila eta desioan. Nahiz eta jakin hilobi faltsu haiek markatzen zituzten gurutze gezurrezkoak lantalde teknikoko artisauek eraman zituztela filmatu eta gero. Lurra baino ez genuen aurkitu, Naturak irentsitako eremu mortua.

Ez genuen ordea amore eman. Sad Hill horretako (‘muino tristatua’ esan nahi du ingelesez) puntaraino igo eta handik, handik, zeluloidean bizirik dirauten belar-zirkulu kontzentriko horiek somatu genituen utzikeriak jandako eremuan. Eta berreskuratu behar genuela erabaki. Eta kultur elkartea sortu. Eta burutazioa lau haize birtualetara zabaldu. Promesa batekin: 15 euroren truke hilobi baten aita/amapontekoa izango zinen… Mila lagunek onartu zuten. Ehundaka bertaratu ziren lurra txukuntzeko asmoz

Bapatean Kyle Eastwood Burgosen agertu zen. Konzertu bat eman behar zuen. Sad Hilleko kideek harengana jo zuten. Eta ohorezko kide izendatu. Eta berak sostengu, laguntza eta konplizitatea eskaini. Handik gutxira Clint Eastwooderen beraren gutuna iritsi. Eta uztailaren 24ean 'El bueno, el feo y el malo' proiektatu zen hilerri berrian. Eta urrian estrenatuko da mentura/kalentura honi buruzko dokumentala, Guilermo Oliveirak egina. Bitartean, western generoa hilik ez dela argi eta argi erakutsi dute han bertan, Demandako Mendikatean estrenaturiko 20 laburmetraia nazioartekoek.

Nire aitaren eta gure oroipenaren kanposantua defendituko dut nik. Heriotzak preziorik badu, ez baita horren altua: 15 euro.

Temas