Borrar

Usopop festibala, larunbat honetan Saran

Zazpigarren edizioa izango da, hainbat herrialdetako musikariak tartean direla

dv

Viernes, 27 de mayo 2016, 14:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetan, Usopop festibalaren zazpigarren edizioa izango da Saran. Ohi bezala, antolatzaileek biziki programazio erakargarria osatu dute Euskal Herriko eta kanpoko artistak gomitatuz. Euskal Kultur Erakundea partaide da.

Aurtengo edizioa ere Lizarrietako oihanean egingo da. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, talde hauek ariko dira: Drame (Frantzia), Fugu Mango (Belgika), Evening Hymns (Kanada) edo Martial Jesus (Frantzia), eta horiekin batera, baita Amorante eta DJ Beirut euskaldunak ere.

Haurren txokoa ere eskainiko dute behar dutenentzat, eta dantza ere ez da faltako, Bilaka koreografia zentroko Negua sorkuntzarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios