Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Martes, 24 de mayo 2016, 12:33
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Oinazea, sufrimendua, nahigabea... Uneren batean denok bizi ditugun sentipen horiek literaturan ere badute, noski, isla. Ikuspegi horretatik ekingo diote gaiaren inguruko gogoetari Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe idazleek bihar, maiatzak 25, Donostiako Kursaaleko areto balioanizdunetan, 19:30ean.
'Oinazea letren ispiluan' saioa Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostia Ospitaleak eta Laborak Kutxak 2008an abian jarri zuten 'Elkarrizketak' ekimenean txertatzen da. XXI. mendeko gairik garrantzitsuenen inguruan eztabaida- eta hausnarketa-foroa sustatzea du helburu ekimenak, eta abian jarri zenetik zientziaren muga etikoa, heriotza, gaindiketa, gobernantza, XXI. mendeko medikuntza, depresioa, balioen krisia, emozioak, etika bezalako gaiak landu dituzte gonbidatuek. 'Elkarrizketak' Donostialdea ESIko osasun profesionalek moderatu eta gidatzen dituzte. Biharkoan Lertxundik eta Uribek Felix Zubia medikua izango dute gidari. Donostiako ESIko Zainketa Intentsiboko Unitatean egiten du lan Zubiak. Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioko kolaboratzailea ere bada, eta bertsolaria.
Saioa euskaraz izango da, gaztelaniarako itzulpenarekin. Sarrera librea bada ere, aurrez eman behar da izena lekua baieztatzeko. Hemen eman behar da izena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.