Diario Vasco

Imanolen aspaldiko bost disko berrargiratauko ditu Elkarrek

Imanol Larzabal zenaren aspaldiko diskoak emango ditu berriz argitara Elkar etxeak.
Imanol Larzabal zenaren aspaldiko diskoak emango ditu berriz argitara Elkar etxeak. / DV
  • Bere garaian IZ etxearen bidez plazaratutakoak dira

Imanol Larzabal zenaren aspaldiko bost disko emango ditu berriz argitara Elkar etxeak, bere garaian IZ etxearen bidez plazaratu zirenak.

Elkarrek erosi egin du IZren funtsa osoa, eta hasia da hango material batzuk berrargitaratzen. Duela gutxi Laja eta Landakandaren disko batzuk plazaratu ditu, adibidez.

Imanolen bost disko hauek berrargitaratuko dira:

Imanol - Klabelin komik: ‘Sentimentuen hauspoz’ (1979).

Imanol - Niko Etxart - Amaia Zubiria - Beñat Axiari: ‘Etxahun eta Etxahun’ (1980).

Imanol - Klabelin komik: ‘Jo ezan’ (1981).

Imanol : ‘Iratze okre geldiak’ (1982).

Imanol: ‘Erromantzeak’ (1984).

Ekainaren amaieran 12 urte beteko dira Imanol hil zenetik. 1947an Donostian jaioa, 1969an publikatu zuen lehen diskoa, Goiztiri etxearen bidez eta ezizen baten atzean: Michel Etxegaray.

Temas