Borrar

Xalbador Egunean Ximun Ibarra 'Zubikoa' eta Juan Joxe Eizmendi 'Errezil' gogoratuko dituzte

Urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatuta; Kalankan taldearen kontzertuarekin hasiko da egitaraua

dv

Sábado, 5 de septiembre 2015, 10:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Xalbador Eguna urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen (Nafarroa Beherea) eta, Fernando Aire 'Xalbador' zenarekin batera, Ximun Ibarra 'Zubikoa' eta Juan Joxe Eizmendi 'Errezil' bertsolariak gogoratuko dituzte. Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dute.

Itxaro Bethartek, Deiadarra elkartearen izenean, Xarles Videgain Euskaltzaindiko Iparraldeko ordezkariak eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak Baionan eta Donostian eman dituzte egitarauaren xehetasunak.

Kalakan taldearen kontzertuarekin hasiko da Xalbador Eguna, urriaren 10ean. Arratsaldeko 7etan ekingo diote. Igandean, aldiz, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dute 09:00etan, eta gero meza nagusia izango da; bertan, omenduekin batera, Emile Larre ere izango dute gogoan. Ondoren, Zubikoa eta Errezil bertsolariei buruz mahai-inguru bat egingo da. Bazkalosteko bertso saioan, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi 'Loidisaletxe' eta Jose Luis Gorrotxategi izango dira lanean.

Urepeleko Herriko Etxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskadi Irratiaren laguntzarekin antolatu da egitaraua. Larunbateko afarirako, edota igandeko bazkarirako erreserbak egiteko, 0033624332995 telefono zenbakira deitu behar da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios