Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Lunes, 31 de agosto 2015, 20:46
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aurten Arantzazuko basilikaren 60. urteurrena dela-eta, Arantzazuko frantziskotarrek, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak oroitzapen-jardunaldia antolatu dute irailaren 12rako. Ekitaldia goizeko 10:30ean izango da, Gandiaga Topagunean.
Hasteko, mahai-inguruan jardungo dira honako lagun hauek: Rafael Moneo arkitektoa, Sáenz de Oizaren seme Javier Sáenz Guerra, eta Laorgaren biloba Enrique Arenas Laorga. Basilikako arkitekto izan zirenen alderdi pertsonalaz eta profesionalaz ariko dira.
Ondoren, basilikan, eraikinaren irakurketa egingo du Miguel Ángel Alonso arkitektoak, Xabier Lizaso piano-jotzailean emanaldi laburrak lagunduta.
Egun horretan bertan Xavier Álvarez de Eulateren omenezko Pintura-Lehiaketaren III. ekitaldia izango da Arantzazun. Sari berezia izango du basilikako arkitektura hobekien irudikatzen duen parte-hartzaileak.
Bestalde, Arantzazu aldizkariak ale monografikoa plazaratu du basilikaren bi arkitektoei buruzkoa: Francisco Javier Sáenz de Oiza eta Rafael Laorga.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.