Diario Vasco

Lagunarteko omenaldi beroa Mariasun Landari

Aurrean, Desclot, Casalderrey, Landa, Goirizelaia, Goenaga, Zaragueta, Atxaga eta Olaziregi.
Aurrean, Desclot, Casalderrey, Landa, Goirizelaia, Goenaga, Zaragueta, Atxaga eta Olaziregi. / MIKEL FRAILE
  • Galiziatik Fina Casadelrrey agertu zen atzo Aquariumean egin zen ekitaldira, eta Kataluniatik Miquel Desclot

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Batik bat haur eta gazteentzako literatura egin izan duen Mariasun Landa idazleak omenaldi beroa izan zuen atzo Donostiako Aquariumean, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua. Idazleak, ilustratzaileak eta Juantxo Zeberio musikaria jardun ziren bertan.

Etxepare Euskal Institutuak UPV-EHUko Udako Ikastaroekin elkarlanean antolatutako «Excellence in Basque Studies V» ikastaroaren gerizpean martxan jarritako ekimena izan zen atzokoa.

Aquariumeko lehendakari Vicente Zaraguetak eman zion hasiera ekitaldiari. Honela mintzatu zen: «Mariasunen azken liburuetako batean, neskatila protagonistak bere buruari galdetzen dio paradisua non ote dagoen. Gero konturatuko da -eta hau da Mariasunek ematen digun lezioa- norberaren barruan dagoela paradisua. Eta, paradisuan sartzea da, baita ere, Mariasunen liburuetan murgiltzea».

Zaraguetak aitorpen intimo batekin eman zion bukaera jardunari: «88 urte ditut eta zoriontsua naiz. Zergatik naizen zoriontsua? Besteen zerbitzura nagoelako, trukean ezer espero gabe».

Ondoren, Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak gogorarazi zuen Landaren liburuak hamabi hizkuntzatan irakur daitezkeela. Hain zuzen ere, Bernardo Atxagaren atzetik hauxe da gehien itzulitako euskal idazlea. «Maiuskularen literatura bat sortu duzulako, eskerrik asko»; era honetara bukatu zuen hitzaldia Goenagak.

Hirugarren mintzaldi instituzionala Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiarena izan zen. «Mariasunen hitzek oihartzun egiten dute EHUko ikasgeletan –esan zuen, izan ere unibertsitateko irakaslea izan baita urte askoan–. Zortekoak izan gara beraren hitza edukitzeagatik. Hona etorri aurretik, prentsan argitaratutako elkarrizketa bat errepasatau dut. Bertan, Mariasunek esaten zuen bera oso indiziplinatua izan dela, eta diziplina kanpotik sartu diotela, EHUtik. Aitortu beharrean gara: lan bikaina egin du diziplinarik gabe».

Ondoren, Landaren zenbait liburutako pasarteen irakurketari ekin zitzaion. Lehenengo irakurlea Bernardo Atxaga izan zen, ‘Festa aldameneko gelan’ liburuko orrialde batzuk irakurri zituelarik. Bitartean, Antton Olariaga ilustratzaileak liburu horretantxe oinarritutako marrazkia egin zuen jEndaurrean.

Izan ere, literatura, ilustrazioa eta musika izan zituen osagai ekitaldiak. Bernardo Atxagaz gain, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot eta Fina Casadelrrey jardun ziren irakurle. Eta ilustrazioak egiten, berriz, Antton Olariaga, Jokin Mitxelena eta Espainiako Ilustrazio Saria irabazi berri duen Elena Odriozola. Eta horiek denek Juantxo Zeberio musikaria izan zuten lagun pianoan.

Patxi Zubizarretak, berriz, bere kasako testu bat irakurri zuen. Hau esan zuen: «Mariasun Landari eskertu nahi diogu bere sekretuak kontatu izana, nor den, zer nahi lukeen... Bai, literatura sortu du komunikatzeko, ahoz gora kontu-isilka aritzeko, eta egiteko horretan generoak –literarioak eta besteak– gainditu ditu: eta generoekin batera hizkun-tzak, baina betiere euskaratik abiaturik, egunotan argitasun berezia eragin duen konpromisotik».

Miren Agur Meabek, berriz, Mariasun protagonista moduan ipinita sortu duen kontakizun laburra irakurri zuen. Gero, Miquel Desclot katalanak bere olerki bat irakurri zuen, eta Fina Casadelrreyk galegoz jardun zuen.

Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, 1949) 1982an publikatu zuen lehenbiziko liburua, ‘Amets uhinak’ zeritzana. 2003an Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen ‘Krokodiloa ohe azpian’ ipuinari esker.

Temas