Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oreka TX eta Munduko Beat ariko dira Txalaparta Festan
HERNANI

Oreka TX eta Munduko Beat ariko dira Txalaparta Festan

Oreka TX, Munduko Beat, Hutsun, Zukut, Harresian zulo taldeek, eta Zuaznabar eta Goikoetxea txalapartariek joko dute Hernaniko 29. Txalaparta Festan, ostiralean eta larunbatean

dv

Viernes, 22 de mayo 2015, 17:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Munduko Beat talde madrildarraren kontzertuak irekiko du aurtengo txalapartarien topaketa. Txalaparta, perkusio kubatarra, musika elektronikoa eta flauta trabesera nahasten dituen formazio honekin hasiera aparta emango zaio ttakunaren festari. Biteri Kulturetxean izango da, 19:30etan.

Larunbatean, egun beteko egitaraua jabetuko da kaleaz. Eguerdian Txalaparta Erromeria eta herri bazkaria egingo dira. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldi nagusia, luxuzko euskal txalapartarien partaidetzaz: Gipuzkoako Oreka TX, Nafarroako Hutsun, Arabako Harresian Zulo, Bizkaiako Zukut, Madrileko Munduko Beat eta Hernaniko eskolako Ttakun Ttan Ttakun. Egun osoan zehar txalaparta saio libreak jo eta ikusi ahal izango dira, eta gauean, 23:00etatik aurrera, Txalaparta party aparta, Dj. Barrurekin.

«Txalapartazale ororentzat da festa, txalapartari beterano eta trebeenak hasiberriekin batera jarduteko topaketa, lehenengoz txalaparta probatu edo ezagutu nahi dutenentzat aukera, eta baita soilik ikusi eta entzunaz gozatu nahi dutenentzat ere», adierazi dute Hernaniko Musika Eskolako antolatzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios