Borrar
UNESCOren kide diren estatuetako berrehun ordezkari baino gehiagoren aurrean aurkeztu da proiektua.
San Juan ontziaren proiektua, Unescoren aurrean

San Juan ontziaren proiektua, Unescoren aurrean

Albaola Itsas Kultur Faktoriaren ordezkariak Parisera joan dira Pasaian jendaurrean eraikitzen ari den San Juan baleontziaren erreplikaren proiektua aurkeztera

PPLL

Martes, 28 de abril 2015, 16:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

UNESCOren itsas ondare kulturalaren inguruko Konbentzioa dela eta ekitaldiaren aurretik egindako bilera informatibo baten baitan Albaola Itsas Kultur Faktoriaren ordezkariek Pasaian jendaurrean eraikitzen ari den San Juan baleontziaren erreplikaren proiektua aurkeztu dute, beste hainbat proiekturen artean.

Horietako bat Albaolaren San Juan baleontziaren eraikuntza proiektua izan da, esan bezala, eta UNESCOren kide diren estatuetako berrehun ordezkari baino gehiagoren aurrean eta konbentzioaren beste zenbait adituren aurrean aurkeztu dute Xabier Agote Albaolako presidenteak, eta Raúl Pérez Iratxeta San Juan proiektuaren zuzendariak. Aurkezpenean, besteak beste, ondorengo ideiak azpimarratu dituzte: proiektuak bi kontinente batzen dituela, eraikuntzaren aurretik Kanadako Gobernuak 30 urtez egin duen ikerkuntza zientifikoa eta proiektuak Pasaiako badiako birsorkuntza eta itsas ondarearen sozializazioa ahalbidetu duela. Ekitaldian, gainera, Albaolaren proiektuaren bideo berria erakutsi da. Hemen dago ikusgai: https://vimeo.com/126105532

Jardunaldian UNESCOk Albaolarekin proiektuan kolaboratzeko duen interesa ikusi da, proiektuak UNESCOk orokorrean eta Konbentzioak bereziki, duen balioak partekatzen baititu. UNESCO-rentzat San Juanaren eraikuntza oso garrantzitsua da, izan ere San Juanaren irudia urpeko ondare kulturala irudikatzeko UNESCOk Konbentziorako aukeratutako ikurra da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios