Borrar
Iban Zaldua.
Zaldua eta Peruarena 111 Akademiaren sariko finalistak

Zaldua eta Peruarena 111 Akademiaren sariko finalistak

Iban Zalduaren 'Inon ez, inoiz ez' eta Mikel Peruarenaren 'Su zelaiak' dira bigarren bozketa txandan boto gehien jaso duten bi obrak

PPLL

Jueves, 26 de marzo 2015, 13:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2014ko 111 Akademiaren Saria jasoko duen obra aukeratzeko lanetan murgilduta dago bete-betean 111 Akademia. Urtarrilaren 20an zabaldu zen lehenengo bozketa txanda, eta bertan 2014ko libururik gogokoenaren aldeko botoa emateko eskatu zitzaien akademiakideei. Akademiaren arautegiaren arabera, lehenengo txanda horretan obra batek jasotako botoen %30a bereganatu behar du 111 Akademiaren Saria jaso dezan. Ez zen, ordea, halakorik gertatu. Iñigo Aranbarriren 'Apirila', Iban Zalduaren 'Inon ez, inoiz ez' eta Mikel Peruarenaren 'Su zelaiak' izan ziren libururik bozkatuenak, boto kopuru berdinarekin, eta haien atzetik oso gertu geratu ziren Irati Goikoetxearen 'Andraizea' eta Jose Luis Otamendiren 'Kapital publikoa'. Hortaz, arautegiak dioena jarraituz, akademiako Batzorde Eragileak lehen saio horretan boto gehien jaso zuten bost obra horiek bigarren txandara pasatu zituen.

Martxoaren 8a baino lehen bost horietako baten aldeko botoa bidaltzeko eskatu zitzaien 195 akademiakideei. Bigarren txanda honetan jasotako botoen %40a bereganatu zuen obrarik izan bagenu, huraxe izendatuko genukeen 2014ko saridun; ez zen, ordea, kopuru horretara iritsi zen lanik egon. Hortaz, berriz ere arautegira jo, eta boto gehien jaso zuten bi liburuak finalera pasatu dira. Akademiakideek apirilaren 12ra arteko epea izango dute bi horietako baten alde egiteko. Okerrik ezean, saria ezagutzera emateko ekitaldia maiatzaren 7an egingo da Andoaingo Bastero kulturgunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios