Borrar
Beñat Sarasola bildumaren zuzendariaren ondoan, Harkaitz Cano, Iñigo Roque eta Aritz Galarraga itzultzaileak.
Bi poeta madarikatu eta beste bat burgesa

Bi poeta madarikatu eta beste bat burgesa

Anne Sexton, Gabriel Ferrater eta Sophia de Meloren liburuxkak plazaratu dira Munduko Poesia Kaieretan

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 25 de marzo 2015, 17:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Munduko Poesia Kaierak bildumako zazpi, zortzi eta bederatzigarren aleak plazaratu ditu Susa etxeak: Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferraterren liburuxkak. Itzultzaileak, hurrenez hurren, Harkaitz Cano, Iñigo Roque eta Aritz Galarraga izan dira.

Anne Sexton (1928-1974) poeta madarikatua izan zen. Bere buruaz beste hil zen «Ameriketako Estatu Batuek eman duten poetarik handienetako bat. Bizitza osoan ondoan izan zituen medikuak. Psikiatra guztiei berdin gertatzen omen zitzaien: amorez hartzen zuten lehenbizi, amore ematen zuten gero», Harkaitz Cano itzultzaileak adierazi duenez.

Liburu-bildumaren zuzendariak, Beñat Sarasolak, hau idatzi du hitzaurrean: «Sextonen poesia konfesionaltzat jo izan da, eta egiazki, bere lengoaia eta idazkera aski gertukoa egiten da, harekin dialogoan dagoela sentituko du maiz irakurleak».

Sophia de Melo (1919-2004) portugaldar poetari buruz honela mintzatu da Iñigo Roque itzultzailea: «Arazo ekonomikorik gabe bizi zen poeta burges bat izan zen. Haurtzarora jotzen du lasaiatsun eta eredu bila, eta orainaldi atormentatu bat ageri da bere olerkietan. Erredentzioa bilatzen du haurtzaroan. Etxeak, lorategiak eta hondartzak konstante dira haren olerkietan, eta esango nuke hau liburu lasaigarri bat dela».

Gabriel Ferrater (1922-1972) katalan olerkaria era honetara deskribatu du Aritz Galarraga itzultzaileak: «Oso presente dago Kataluniako jardun edo bizitza intelektualean. Walter Benjamin bezala, derrigor aipatu beharreko autorea da. Historiara pasatu da poeta gisa, baina hizkuntzalari, arte-kritikari, itzulztaile eta edale ona ere izan zen. Esaten zuen poemak izan behar zuela argia, zentzuduna, pasioz betea eta dibertagarria. Lirika katalanaren berritzailetzat hartu izan da, ordu arteko gehiegizko erretorikari aurre egin eta etxeko eta haurtzaroko hizkeran oinarritu zen».

Hau ere poeta madarikatua dugu. Esana zuen 50 urte bete baino lehenago suizidatu egingo zela, eta hala egin zuen, adin horretara iristeko zorian zegoela. «Agian, mitoak, pertsonak, gainditu egin du obra», esan du itzultzaileak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios