Borrar

Donostiaren memoria feminista ikertzeko beka

Udalak sortu du, eta proiektua gauzatzeko sei hilabeteko epea egongo da. 15.000 euroko diru laguntza bat emango da.

PPLL

Viernes, 6 de marzo 2015, 07:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Udalak hiriko memoria feminista aztertu eta ezagutzera emateko ikerketa beka bat antolatu du, eta Tokiko Gobernu Batzordeak ostiral honetan onartuko ditu bekaren oinarriak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, berriz, datorren astean argitaratuko dira, eta une horretatik hilabeteko epea egongo da proposamenak aurkezteko.

"Donostiako memoria feminista, 11 historiaren bidez" izango da ikerketa lanaren izenburua. Proiektua gauzatzeko sei hilabeteko epea egongo da eta 15.000 euroko diru laguntza bat banatuko da.

Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak beka honen garrantzia azpimarratu du. "Beka honen helburua da emakumeek eta mugimendu feministak hiriari egindako ekarpenak ezagutzea, horretan sakontzea eta aitortzea. Azken batean, itzalean egon dena argitara eman nahi dugu, ezkutuan egon dena begibistan jarriz, uste dugulako berdintasunaren bidean gure aurrekariek ere lan ugari egin zutela. Beka hau, beraz, zalantzarik gabe, beste urrats bat izango da berdintasunean aurrera egiteko", esan du.

Donostiako Udalak III. Berdintasun Plana onartu zuen 2014ko apirilaren 25ean. Plan hartan, nahitaezko lan ildotzat hartu zuen emakumeen parte hartze soziopolitiko eta ekonomikoa sustatzea, eta, zehazki, 5.2 puntuan, konpromiso hau hartu zuen: "Emakumeek hiriari eginiko ekarpenak berreskuratuko duten proiektuak bultzatzea".

Testuinguru horretan jarri zen abian ikerketaren ildoa. Berdintasun Atalak, jadanik, baditu horren bi aurrekari: 2000. urtean "Emakume donostiarrak XIX. eta XX. mendeetan" liburua argitaratu zuen, eta 2013an lehenengo ikerketa beka antolatu zuen, emakumeak danborradan izan duten papera aztertzeko -"Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz" izenburuarekin argitaratu dira lan horren emaitzak-.

Aurreproiektuak Berdintasun Bulegoan aurkeztu ahal izango dira. Ikerketa lana euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu beharko da, eta norbanakoek nahiz ikerketa taldeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios