Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Igor Yebra dantzari bilbotarra
Igor Yebrak 'Pipi Bailarina' taularatuko du Bilbon bere 40 ikaslerekin batera ostiraletik igandera

Igor Yebrak 'Pipi Bailarina' taularatuko du Bilbon bere 40 ikaslerekin batera ostiraletik igandera

Oxana Kucheruk ukrainarrarekin elkarlanean sorturiko ballet berriaren estreinaldia da

El Diario Vasco

Viernes, 26 de diciembre 2014, 16:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Pipi Bailarina', Igor Yebra bilbotarrak eta Oxana Kucheruk ukrainarrak sortutako ballet berriaren estreinaldia eskainiko du egunotan Bilboko Arriaga Antzokiak. Bordeleko Operako bi izar nagusiak, Europako dantzari esanguratsuenetarikoak zalantzari gabe, oso ongi babestuta taularatuko dira ostiral, larunbat eta igande honetan. Izan ere, eurekin batera, Igor Yebraren eskolako 40 dantzarik hartuko dute parte ikuskizun berri honetan.

Alabaina, bilbotarrak argi utzi nahi izan du, 'Pipi Bailarina' ez dela "ikasleek eskaini ohi duten gabonetako edo ikasturte amaierako ikuskizun bat. Ikasle hauek erabateko profesionalak dira. Oporretan ere, baita abenduaren 24ean eta 25ean, entseguetara etorri dira".

Ordubete eta hogei minutuko iraupena duen istorio hau Pipi neskato alaiak 12 urte betetzen dituen egunean hasten da. Egun horretan gurasoek baleteko zapatila batzuk oparitzen dizkiote, ea dantza eskolara bideratzen ote duen barruan daukan energia eutsiezin hori. Neskatoa pozik dago opariarekin eta gustura hasten da dantza eskolara joaten, baina gauzak ez zaizkio ateratzen nahi duen bezala: ez da ondo moldatzen ikaskideekin ezta maisuarekin ere

Obra dinamikoa eta koloretsua da 'Pipi Bailarina', eta Georgii Kovtun-en koreografiaren eta Gaetano Donizettiren musikaren bidez, adiskidetasuna, errespetua eta askatasuna bezalako baloreak goraipatzen ditu. Ikuskizun irekia dela diote antolatzaileek, ballet klasikoa maite dutenentzat aproposa, baina baita halako ikuskizun batera sekula joan ez direnentzat ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios