Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Finaleko sei partaideak
Saioa Akaiza irabazle Izeta bertso-txapelketan

Saioa Akaiza irabazle Izeta bertso-txapelketan

Iruindarraren atzetik Maddalen Lopez sailkatu da Elizondoko finalean

FELIX IBARGUTXI

Lunes, 24 de noviembre 2014, 12:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mariano Izeta sariketaren seigarren edizioko finala jokatu zen ostiral iluntzean Elizondon. Nafarroako sei bertsolari gazte izan ziren kantuan eta azkenean Saioa Alkaiza iruindarrak lortu zuen txapela. 75 bertsozale elkartu ziren afaloste animatuan egin zen saioan.

Alkaizaren atzetik, hurrenez hurren, Maddalen Lopez, Oier Amiano, Kotte Plaza, Alazne Untxalo eta Ioar Tainta sailkatu ziren.

75 bertsozale inguru elkartu ziren Baztango Errugbi Elkartean. Afari goxoaren ostean, hasiera eman zitzaion finalari. Azaroaren 17ko hiru kanporaketetan sailkatu ziren sei bertsolariak ziren bertsotan, eta aurkezle lanetan Fernando Anbustegi. Hiru epaile izan zituen finalak: Jon Abril, Saioa Mitxelena eta Mikel Altzuart.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios