Borrar

Barandiarani buruzko hitzaldi berezia Barandiaran Museoan

Haren objektuetan oinarrituta mintzatuko da Jon Aizpurua igande honetan

El Diario Vasco

Viernes, 21 de noviembre 2014, 12:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joxe Migel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrena dela-eta, Ataungo Barandiaran Museoak ekitaldi berezia prestatu du iganderako. Goizeko 11:30ean hasita, Jon Aizpurua kazetari ataunsarrak Hamaika objektu, hamaika kontu hitzaldia egingo du. « Jose Migel Barandiaranen hamaika objektu bildu ditugu eta horien bitartez ibilaldi berezi-berezia egingo dugu bere bizitzan zehar. Museoko ganbarak eskaintzen duen giro goxoan hamaika kontu interesgarri entzungo ditugu», adierazi du museoak. Doakoa izango da emanaldia, baina aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da. Erreserbak egiteko 943 18 03 35 / 688 89 50 69 telefonoetara deitu daiteke edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Bestalde, azaroaren 29tik abenduaren 31ra bitartean erakusketa ipiniko du museoak, Hamaika objektu, hamaika kontu izenburuaren pean. Jose Migelen objektu zaharren erakusketa, alegia. Sarrera 2 euroan egongo da eskuragai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios